Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Yakuzzi burbuilatsu bat genuen zain, eta apalean txanpain botila eta izokizko pasteltxoak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.
Gin-tonika edaten zuen -azkar edan ere- eta nik orobat egin nuen, nire pozoi gogokoena edari burbuilatsu horrekin gezatuz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Upel handi bat zapore guztietako gozokiekin, eta beste bat altxagarri burbuilatsuz betea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.
Ginebra bezain zuriak, whiskya bezain horiak, sagardoa bezain burbuilatsuak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.
Destera zahar burbuilatsuetan mihiak eta mintzoak zorrozten saiatzen naiz goldeak beti nabar atxikiz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Algara eta harramantza burbuilatsuak bete zuen ostatuko gela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.
Mutila burbuilatsu sentitu zen gaseosa botila ireki berriaren gisara. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.