Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burbuilaka adlag burbuilak egiten.
Olioa eztiki burbuilaka ari zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 55. orr.
Jende-zurrunbiloak burbuilaka, zirimolan heltzen, eramaten eta bultzatzen ninduen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 87. orr.
Urpekarien gaitza [...] kanpoko presioa gutxitzen denean (ur gainera etortzean) odolak nahiz ehun koipetsuek nitrogeno-gasa burbuilaka askatzen dutelako gertatzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.
Baina urrun egon arren, Masma bere miserian burbuilaka ere entzuten zuen; eta oihuak eta metalaren zarata ere entzun zuen, zarata latza eta argia, oso gertu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 215. orr.