Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beharbada gotzaina izango nintzateke orain, edo gutxienez apaiza, eta ederki asko jango nituzke haiek jaten dituzten buñueloak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 158. orr.
Neskameak plater batean oilasko erre bat atera zuen, artozko buñueloez ederki hornitua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.
Buñuelo gisakoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.
-Buñueloak, bost zentabo. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.
Nire omenaldi xumea hango buñueloak eta jogurta hartzea izan zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 142. orr.
Bere burmuina haizez beteriko buñuelo baten ezerezean dingilizka ari zen txitxirio bakarti eta ttipia baino ez zen. Berria - Kultura 2006-03-02