Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bunker 1 iz erakuntza gotorra, bonbetatik babesteko lurpean egiten dena.

Mantxako Kanaleko uharte batean, II. Mundu Gerrako bunker batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Aurreraxeago, porlanez egindako eliza itsusi bat zegoen, bunker baten itxurakoa, erabat abandonatuta.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Harriandiko bunkerreko kanoitik tiroka hasi ziren, baina balek ezin zuten destruktorerainoko distantziaren erdia ere egin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 68. orr.

Bunkerrera eramanen dute nire lagun poeta, eta gogor egiten baldin badie lo terapeutikoan murgilduko dute injekzio gozo bat emanda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.

Transmisioen zentroko bunkerraren ateetan itsasoko ertzain bi zeuden.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.

Lagunen aurrean Parisko hotela askatu zuenekoa kontatuko zuen, eta alemanen bunker batean granada jaurti zuenekoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 234. orr.

Bigarren ate bat daukate ziegok barru aldetik, burdinazko hagaz egina, parrillaren antzeko bat, elektronikoki irekitzen dena modulo bakoitzak daukan bunker moduko batetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Bunker baten barruan mundu osoko bere lagunak egin dizkioten opari eszentrikoak gordetzen ditu Kim Jong Ilek, tartean Stalinek bere aitari oparitu zion luxuzko trena.  Berria - Mundua   2004-07-09

2 (izenondoekin)

Goio bere gordegitik jagi eta irten zenerako Harriandiko bunker zaharreko aterpean eserita zeuden denak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.

Ondoan, ostera, Alemaniak Frantzia okupatu zuen garaian eraikitako bunker ugariren hondakinak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 138. orr.

Egia al da bunker sekretu batean kriogenizatuta daukatela, Jim Morrison, Bruce Lee eta Walt Disneyrekin batera?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bunker barruan zerbeza eta gaseosa botila hutsak zeuden.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 347. orr.

Lau guardia zibil agertu ziren ia berehala bunker sarreratik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 75. orr.

· Segurtasun zaintzailearen esku dago eraikina zabaltzea, eraikinaren egoera eta segurtasuna kontrolatzen duen segurtasun gela edo bunkerretik.  Berria - Harian   2005-06-14

4 irud/hed

Bigarrenez protesta bera egiteak «beharginak nekatzeko» besterik ez duela balio iritzi dio CCOOk, «Cecobi-Cebek bunkerra» kaltetzen ez duen bitartean. Egia erran ez da hotela baizik Lisboako Sportingen akademia bunker bihurtu dutena.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

PSE-EEk eskuin muturrarekin eginiko akordioak bazterketa eta autoritarismoan oinarrituta azken sei urteetan eraiki den bunkerra indartzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Etxea eremu autarkikoa bihurtuko da, harik eta beregaina den bunkerra bihurtzen den arte, iragarri zuen Gubern-ek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Kristalezko bunkerraren bestaldetik sarrerak noiz aterako, neska-mutil bikotea, kalakan ari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 100. orr.

Noiz edo noiz, Alonsori «bunkerretik» atera eta errealitatea ikus dezan eskatuko zaio.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bunker bat (4); bunker batean (4); bunker moduko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus