Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bultzi iz adkor trena.
Lurraren beste agerkera gezurrezko bat da "gure bazterrak" dei genezakeena, hots: aurkintza, parajea, paisajea, argazkia; sasoi bateko paisajistek ikusi uste zuten natura-puska apaingarri huts bihurtua; Lizardik bultzi-leiotik ikusten zuen irudipen hura bera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.
Lizardi-Verlaine Machado bultziaren leiho berean ikusi ditugu arto muskerrei begira. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.