Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asmoa gauzatzeko, Zabaletak «lobby edo talde bultzatzaile» bat eratzea proposatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Erakunde publiko bultzatzaileek, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, bat egin dute aldeko balorazioarekin. Berria - Kultura 2004-11-06
Kolektiboa ez da oztopo izango, eragile aktiboa eta bultzatzailea baizik. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Ikus-entzunezkoen sorkuntzan «rol bultzatzailea» hartzera deitu dute telebista publikoa. gazteek eurek izan behar dute «bultzatzaile, protagonista eta kudeatzaile». Berria - Kultura 2004-09-16
Ekimen asko bultzatzaile bakoitzak duen indar eta baliabideen arabera eramaten dira aurrera. Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Estatu Batuak, munduko eskarian duten pisua kontuan izanik, mundu osoko ekonomiaren bultzatzaile bihurtu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.
Andrea Costa (1851-1910), politikaria, teoria internazionalisten bultzatzailea, behin baino gehiagotan atxilotu eta kondenatu zuten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.
Ez da izan behar soziolinguistika gaietan ez aditua ez aritua zentzu onak agintzen duen bide hori aukeratzeko, eta, ostera, bizkaieraren bultzatzaileak beste norabidean ibili dira azken hamarkadotan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.
Hauteskunde zerrendaren bultzatzaileei «lotsa pixka bat edukitzeko» eskatu zien, eta «putreak bezala, ezker abertzaleko oinarri sozialaren botoaren bila ez ibiltzeko». Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Aitortza, garai batean krimenaren galgarik handiena izana, honen bultzatzailerik onena bihurtu da azpikeria eta iskanbila garaietan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Negoziazio hauen bultzatzaile den Norvegiak beste proposamen bat egin dio LTTEri. Berria - Mundua 2006-04-25
Urtegiaren bultzatzaileek erabiltzen duten logikaren arabera, erran daiteke, gainera, 2002. urte arte egindako guztia erabat legearen kontrakoa zela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 43. orr.
Jakina da hori guztia, ezaguna, baita jarduera horren bultzatzaileen zinismo krudela. Berria - Mundua 2004-01-04
Horrelako bultzatzailerik gabe ez dago ezer egiterik literaturan. Berria - Harian 2005-12-06
Hamabost sindikalista dira Nafarroa Bai hautagaitzaren aldeko bultzatzaileak. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Gerra garaian euskarazko lehen egunkariaren bultzatzaile suharra eta Euzko Gudarosteko intendentzia komandantea, 1937ko ekainean faxistek fusilatua. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.
Kafea landatzearen aldeko bultzatzaile sutsu horien artean Francisco Romero izan zen sutsuenetakoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.
Emakume Abertzaleen Batzaren bultzatzaile handienetako bat izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-04-06
Prozesuaren bultzatzaile aktiboak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 44. orr.
Asko ziren euskara giputza, giputz osotua, "euskara osotua" edo lapurtar zaharra aldarrikatzen zutenak, eta bizkaitarrak eurak ziren, sarritan, eragile eta bultzatzaile nagusiak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 146. orr.
Garat medikua, 20 urte hautan, buru eta bultzatzaile beroari. Herria 2003-05-01
Rousseauk garbi nabaritzen du agintearen bila dabiltzanen bultzatzaile nagusia ez dela "herria zerbitzatzea" edo antzeko aingerukeriaren bat, "manatzeko plazera" baizik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.
Mendebaldeko Alemaniak eta Japoniak, munduko ekonomiaren bultzatzaile-eginkizuna betetzearen ordainetan [...] Estatu Batuek, hots, petrolioaren munduko lehen inportatzaileak, petrolio gordinaren eskariaren gainean, petrolioaren prezioaren gainean beraz, eragingarriak izango ziren neurriak hartzea lortu zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.
baten bultzatzaile (4); berriaren bultzatzaile (3); bultzatzaile eta (4); bultzatzaile gisa (3); bultzatzaile izan (15); bultzatzaile izan da (3); bultzatzaile izan zen (3); bultzatzaile izatea (6); bultzatzaile nagusi (7); bultzatzaile nagusia (18); bultzatzaile nagusia izan (4); bultzatzaile nagusiak (16); bultzatzaile nagusietako (12); bultzatzaile nagusietako bat (10); ekimenaren bultzatzaile (4); eta bultzatzaile (9); horien bultzatzaile (3); horren bultzatzaile (7); prozesuaren bultzatzaile (3)
bultzatzailea izan (3); bultzatzailea izan zen (3)
bergarako ekimenaren bultzatzaileak (3); ekimenaren bultzatzaileak (4)
bergarako proposamenaren bultzatzaileek (6); dute bultzatzaileek (7); dute egitasmoaren bultzatzaileek (4); dute proiektuaren bultzatzaileek (7); egitasmoaren bultzatzaileek (4); ekimenaren bultzatzaileek (10); haren bultzatzaileek (4); kanpainaren bultzatzaileek (4); orriaren bultzatzaileek (3); proiektuaren bultzatzaileek (11); proposamenaren bultzatzaileek (8); prozesuaren bultzatzaileek (3); web orriaren bultzatzaileek (3); zuten bultzatzaileek (4)
bultzatzaileen arabera (6); bultzatzaileen artean (6); egitasmoaren bultzatzaileen (4); horren bultzatzaileen (4)
bultzatzaileetako bat (11); bultzatzaileetako batek (3)