Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskaileretan behera abiatu ziren bost ahizpak eta neskatoa, sentitzen zuten jakinmina asetzeko nahiak bultzata. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 93. orr.
Malko erretan gainez egindako amorruak bultzata. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.
Egiazko zaletasunak edo barne-nahiak bultzata idazten ote dugun, ala ez, euskaldunok. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 60. orr.
Hego-mendebalarekin datorrenean, gehienetan, aldaizea deitzen diogun horren konpainian, horren bizkarrekoak bultzata iristen da gurera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.
Konkupiszentzia itsu eta menderagaitzak bultzata gaiztoek gustura egiten duten guztia Jaungoikoaren haserre justuari egotzi behar zaio. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.
Enpresa eta bulego gehienek legearekin bat egin duten arren, erretzaile gutxi atera zen atzo, bizioak bultzata, kalera. Berria - Euskal Herria 2006-01-03