Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bultzarazi, bultzaraz, bultzarazten du ad bultzatzera behartu.
Lanbide hori bultzarazi eta biziarazi nahian, Ipar eta Hego Euskal Herriko jostunen eta jantzi egileen topaketa egun bat antolatzea erabaki da, azoka-erakusketa gisara. Herria 2004-02-26
Irakeko gerra bultzarazi zuten aitzakiek «huts egin» dutela gogorarazi du idazleak. Berria - Kultura 2004-09-14
-Beraz, zeu zara lehen deitu duen txantajegilea -erasotzaile hartu zuen, beldurrak bultzarazia ordea, elkarrizketa onartzera behartu zuen beldur berberak-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.
Dena delakoak bultzarazi ninduelarik ere hartara! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.