Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Kendu hortik! -Martak bultzaka-. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 154. orr.
Autotik atera duzu, bultzaka. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 72. orr.
Bultzaka atera zuten Joxe Mari etxetik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.
Metro-bagoitik bultzaka irten ziren, gizon-emakumeen, besoen, hanken, garondo izerditsuen eta kapela okertuen anabesean murgilduta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 352. orr.
Jendea bultzaka ari zen, geltokiko irteerara bideratu ahala, muggleen mundura irteteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 278. orr.
Borrokatuz konkistatzen den bizitza, bultzaka hazten den arto landarea bezala: gora, gora, gora lurra jasoz eguzkia ikusteko. Berria - Kultura 2006-03-28
Silbiak eta biok geure jokoekin jarraitu genuen, ura belaunetaraino kasik eta elkarri bultzaka ea nork bestea botako. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.
Ilunpean eta elkarri bultzaka luzaroan ibili eta gero, noizbait aretotik irtetea lortu genuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 47. orr.
Gorputza pixka bat atzeratu eta ateari bultzaka hasi da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 99. orr.
Halako batean, itxura modernista duen atari batetik emakume bat ateratzen sumatu du, ume-kotxe bati bultzaka. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.
Azenario eta azalorez beteriko orgatila bati bultzaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Ni etxeko zoko batetik bestera bultzaka narabilte. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.
Hitz haien azpitik bultzaka ari ziren sentimenduek hunkitu egin ninduten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
32. minutuan, Carizza argentinarrak zigor kolpea eragin zuen erasoan, eta bost metrora zigor-eskasa irabazi ondoan, Balanek partidako lehen entsegua egin zuen, uztartze-laxoan bultzaka. Berria - Kirola 2006-03-11
Hondarribiak urte asko daramatza, eta beti daukazu gazte jendea atzetik bultzaka etorriko zaizun ziurtasuna. Berria - Kirola 2004-07-28
Sugandilen moduko gorputz zuriak uretan bihurrika, bultzaka, lasterka, estutuka. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.
Arropa guztia erantzita, Lubis bere anaiarengana jaitsi zen, eta elkarri bultzaka hasi ziren biak, barrezka eta garrasika. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Lehorreratu zireneko bultzaka eta mehatxuka hasi ziren atxilotuei falangistak, mozkortuta zeudela ematen zuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
Bultzaka nahiz ostikoka, eta borrak astinduta pankarta eusten ari ziren langileen aurka oldartu zen Ertzaintza. Berria - Ekonomia 2004-06-05
Bultzaka eta indarka hasi ginen laster, alde batetik belarrikoak eta bestetik betondokoak, batzuk gogor jarri eta beste batzuk haserretuta, burukadekin eta okotzekoekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.
Jendetza guztia nasan zegoen pilatuta, zarataka eta bultzaka. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.
Gorbata mahai gainean egoten da, eta hara joateko aulkien ondotik pasa behar, bultzaka eta estropezuka. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 90. orr.
Gero kapela beltz eta gorbata beltzeko agure txiki bat nire aurrean itzulinguruka eta bultzaka hasi da. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.
Apretagile batek sartu behar izan zuen borrokaldian, eta ostikoka eta bultzaka, bereizi zituen atzenean bi arerioak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.
Denek igeri lasai egiteko adina toki ez bada nola-hala moldatu behar, bata bestearen ondoan edo gainean, bultzaka eta zipriztinka. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.
Hala ematen zuen, ez baitzen gelditzen kolpeka, tiraka, bultzaka. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 69. orr.
Han jarduten genuen, irristaka, bultzaka eta estropezuka, oinak bustirik, atzamarrak hozmindurik, belarriak gorriturik, begiak gaziturik, sudurra zaldiko nekatuen antzean lurrina zeriola. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.
artean bultzaka (3); atzetik bultzaka (3); bati bultzaka (3); bultzaka ari (20); bultzaka ari ziren (4); bultzaka atera (7); bultzaka eraman (3); bultzaka eta (26); bultzaka hasi (14); bultzaka hasi ziren (4); bultzaka ibili (3); bultzaka jardun (3); bultzaka sartzen (5); elkar bultzaka (4); elkarri bultzaka (18); eta bultzaka (23); eta bultzaka hasi (3); eta elkarri bultzaka (3); jendea bultzaka (5); kontra bultzaka (4); laxoan bultzaka (5); uztartze laxoan bultzaka (4)