Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerk galarazten dio bultzadatxo bat emanez Pili haitzetan behera botatzea? Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
Eskua nire bizkarrean jarri eta bultzadatxoa eman zidan aterantz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 167. orr.
Harryk hasperen egin eta biei bultzadatxo bat eman zien esnatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.
Bi bultzadatxo jo dizkio morroiak, azala zeharkatzeraino eta, lepoko gantzean barrena giderreraino barneratu ahala, mihi luzea urtzen ari izango balitz bezala gertatu da gero. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.
-Ez dut uste... -hasi zen esaten, baina Ronek bultzadatxo bat egin zion, eta bistatik desagertu zen hodian behera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.
Rekexok, orduan, eta badaezpa ere, ateari bultzadatxo txikia egin zion, inolako esperantzarik gabe, soilik zer gertatzen zen ikustearren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 141. orr.
Politikariak noizbait ausartuko ahal dira orratzari bultzadatxo baten ematera, melodia berriak entzun ditzagun behingoz? Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Ordukoa baitzen, halaber, euskaldun askok zuten kezka, euskal prosari bultzadatxo bat ematekoa. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 9. orr.
Nik erantzun nion beti genbiltzala esaten zerbait egin behar zela, baina inork ez zuela ezer egiten, eta azkenean nik eman behar izan nuela bultzadatxoa. Berria - Euskal Herria 2006-05-03
Nire aldetiko bultzadatxo bat baizik ez zuen behar izan galbidera erroizteko. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 115. orr.
Entrenatzaile berriak taldeari «bultzadatxo» bat eman diola iritzi diote. Berria - Kirola 2006-01-27
Gogoaren gainean iritziak agintzen duen bezala, eta honek legegilearen bultzadatxo motel eta zeharkakoei jarraitzen dien bezala. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.
bultzadatxo bat (10); bultzadatxo bat eman (5); bultzadatxoa eman (3)