Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bulto 1 iz zehatz bereizten ez den masa edo gorputza.

Pospolo bat piztu du, eta haren argitan doi bulto batzuk ikusi ditu, eta hurbiltzen hasi da hobeto ikusteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Portuaren sarrerako uretan txalupa txiki bat ikusten zen, hutsik eta uhinek jitoan kulunkatzen zutela, eta alboan bulto bat, alkandora urdina urgainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pistola gerrian gorde nuen, bulto handiegia egin eta loka geratzen zen arren. Bulto txikiago batean ipini nuen haurren arropa eta neurea.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.

Zilarreriaren bulto handiak lotzen gaitu! Orduan, berriro ere, orkoen erara, albora jauzi egin, eta bulto astuna arma eta ezkututzat erabiliz, Sam bere gainera abiatzen zenean, indarrez jaurtiki zion aurpegira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Hoteleko atearen txokogunean bulto ilun bat zegoen gabardina eta manta zaharretan bildurik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

Bulto handi eta pisutsua zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Oraindik han zen emakumezko bulto hura.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus