Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bulta (ETCn 645 agerraldi; orobat builta ETCn 32 agerraldi) 1 iz unea, denbora bitartea.

Baionako apezpikuarekin afalduak gira duela bulta bat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.

Biek pipatu zuten bulta batez, zeru ertzean azken leinuruak desagertzen ikusiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 215. orr.

Bulta bat egon ginen solasean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.

Bulta baten buruan alde egin zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 125. orr.

Bulta baten buruan Basoi bere aldetik hasten da: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.

Bulta bat berantago eta oinez egin beharko nukeen bidea, hemengo legoa bete.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 59. orr.

Badin orain bulta bat ostikoka eta zaflakoka erabiltzen nauela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

Plazer nuke zurekin bulta bat egotea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

-Ez dakit, egia erran, badu bulta bat ez dudala haren berririk.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 38. orr.

Maigret: Bazuen bulta bat ez genuela ikusi.  Herria   2001-02-22

Bulta bat jada Artoizetik gosaldu gabe abiatu zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Ments dituzu bulta hartako bertze lagunak ere.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 52. orr.

Miarritzen, bulta huntan bada arrangura eta buru-hauste Notre-Dame izeneko xahar-etxearekin.  Herria   2004-10-21

Bulta huntan lotuak dira prestaketa lanari, Manex Fuchseta Maialen Torredituztela laguntzaile.  Herria   2004-05-27

Euskal Kultur Erakundeak ere ez du uste-gabetarik akulatzen sail hortan bulta huntan abiatua duen indarra.  Herria   2005-06-09

Eta holaxe egon ginen, bulta luze bat, elkarri begiratu gabe.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Mattin berriz jinik eneganat, biak egon ginen bulta handia dantzariei so.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

Duda-muda bulta baten ondotik Joanes Mentasun hasi zen, papera daldaraka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Lehen mesfidantza bulta ezabatu ondoan, Dan ezin isildua zen: irudi zen zazpi haurreko familia hartako zoriontasun biluzia bizitzen zuela oraino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.

2 bulkada, oldarra.

Honelaxe jokatu behar du haizearen putzak ere, zeinak, ibai indartsu gisan zernahi jotzen duela, dena aurrean hartzen eta bulta etengabez eraisten baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Baten batek, Jacquesek bultzaturik segur aski, haserre bulta batez pittilitzon izengoitiaz bataiatu zuen, eta noski ezizena larruari eratxeki zitzaion, lapatin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 199. orr.

Ez bide zuela Fanchek ene haserre bulta sumatuko espero nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Baditut kolera bulta itsusiak eta zinez orduan arrunt kexatzen naiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

Tristura bulta batek inarrosi zion barnea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.

Ti Kerneko sukaldera heldu orduko kexu bulta batek inarrosi ninduen, eguna argitzen zihoala: zakutik edo zorrotik sua piztekoa nuen alajainkoa!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Alabaina ur jauzi haundi bat erortzen da delako putzu horretara eta zirimolaka aritzen azkarki, dena inguru eta inguru; orduan, bere bultan hartzen zaitu ur horrek eta preso atxikitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Bere biziko parte handiena Ameriketan pasaturik, erretiratu da Izpurako xahar etxean eta bulta txar bat ukanik Izpurako eritegian pausatu da.  Herria   2004-11-18

Jakes Chourrout zendu da 85.garren urtean, bihotzeko bulta txar baten gatik Donapaleuko eritegirat altxatu dute eta zendu da.  Herria   2005-02-10

3 bultan (orobat builtan) oldarrean.

Kasko guzietan Baigorriarrak bultan zutitzen dira eta aise garaitzen dute petik goiti nekez jina den eta arrunt akitua den etsaia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Potereaz jabetürik Kordoban züzengabe, Al-Andaluz-eko tirano jarririk indarka, Eüskal Herrian sei aldiz builtan sartüko da, Iruñe bi aldiz hartüko dü, eta bidean ahal düana oro xehekiko.  Herria   2004-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus