Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bulldog bat eta rottweiler bat erosi genizkion iragan den astean, bere gurasoen Landetako eta Lizarradeko txaletak zain ziezazkien. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 168. orr.
Kanpoan izan da, Katy bulldog-a pasieran ateratzera joanik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.
Izeba Marge landan bizi zen, lorategi handiko etxe batean, eta bulldog-ak hazten zituen bertan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.
Haietako bat seinalatzen du, bulldog eme beltz bat, kaiola bat osoa beretzat daukana. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Esku batean maleta handi bat zekarren, eta bestearen azpian bulldog zahar eta txatxu bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.
Ate aurrean Fuhrmann doktorea zegoen, gizon mozkotea, bulldog muturtu baten aurpegia zeukana. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 178. orr.
Hotz agurtu zuten elkar; eta maitalearen begiak bulldog-aurpegi gizen batean eta bi beso motz sendoen gainean pausatu ziren segundo batean edo bitan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.
Koruko bakarlari batek, bulldog aurpegia zuenak, "Jainko errukitsua" errezitatu zuen gero. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.
Bulldog-begi bat irekiz, aurrenik kokots azpiko pikorta igurtzi zuen Jonathanek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.