Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beragandik hartzen du bulkoa beroak eta haizearen indar ezkutuak, beragandik aireak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.
Berri ezazu zeure bulkoa, sortu zeugan ekaitza, maita, desira, eska eta akuila maitasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.
Arimaren beste zatia, gorputz osoan zabaldurik, gogoaren borondate eta bulkoari men eginez mugitzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.
Saiatzen nintzen, hala ere, gorrotoaren bulko haiek kontrolatzen, barru guztia har ez ziezadaten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.
Gabinek hitzon kontra oldartzeko bulkoa sentitu zuen, arrapostu eman nahi zion Enrikeri, baina zer erantzun asmatu ezinik geratu zen. «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.
Bai herenegun Zelatungo erromeriara bultzatu ninduena, eta bai gaur Labartzako merkatura bertararazten ninduen bulkoa, jatorri berekoak dira funtsean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 88. orr.
Ezkerreko mugimenduetan beti izan zen halako bulko poetiko bat, epopeia proletarioaren eta lirikaren artekoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.
Premiazkoa da bildutasunaren bulko indartsu bat lortzea, gure ahalmen guztiak, behekoak eta goikoak, biltzea eta barneratzea, eta barreiakuntza bildutasun bihurtzea, esaten baita batasunak indarra dakarrela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Izpirituzko ahalmenak baino goragokoa eta barruragokoa da, funtsezko bulkotik baitatorkie ekintzarako gaitasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.
Funtsezko bulkoak betiereko isuria du, sakona, bere sorburura itzultzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.
Barne-bulko batek eraginda. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.
Ikusi dut, ordea, gauza bat dela ideologia, bakoitzak hartu nahi dituen jarrerak, eta beste bat barne-bulkoak, ohartuki edo gabe nola jokatu agintzen digutenak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.
Baina neure baitan, zenbait egoeratan, budismoa urrun geratzen zitzaidan, oreka iritsezin gisa, neure barne-bulkoen egituratik urrun, ideien azalean soilik baitzegoen, iritsi nahi nuen ideal baten itxuran. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.
Argi hau barruan zabaltzen da, ez kanpoko aldera; barruko zolagunea bilatzen du beti, hemendik baitator eta bulko egin ohi du bertara itzultzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.
funtsezko bulko (5); funtsezko bulkoa (8); funtsezko bulkoan (3)