Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Jainkoak hatza dorrearen goiko aldean ipini eta apur bat bulkatuko balu, goiti-beheiti eroriko litzateke dorre osoa... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.
Ezusteak eskua erretirarazi zidan atetik, bulkatzera nindoanean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.
-Buha ezan orain... azkar: bat, bi... bat, bi, hiru eta bulka! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
Ene hitzak aditu bezain fite, erresortak bulkaturik bezala, ukabila altxatu zidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.
Kontrako oinaz orpotik bulkatuz atera zituen zapatak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.
Besaburuz bulkatu ninduen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.
Bi taket eman zizkigun gurdizainak eta manatu zigun ezen taketak lurrean berma, eta bulka genitzala gurpilak gibeletik, berak zaldiak zigorrez jotzen zituen bitartean, eta entseia gintezela, halatan, gurdia lohitik ateratzerat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.
Herstura hark bulkatzen ninduen bekatu ez zena ere bekatutzat hartzerat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 382. orr.
Zeren bainekien zer zen bihotzaren inguruan sugegorri bat edukitzea, zeinak hitza mihitik ken baitiezazuke eta lagunen salatzerat bulka, nola ibili bainintzen ni ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 429. orr.
Behaztopatu naiz, barkatu, ez zaitut nahitara bulkatu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.
Adimenak tarteka errepikatzen den eta somatzen dugun edozein hotsi baietza ematera eta segitzera bulkatzen gaitu, hari koro edo konpartsa egitera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.
Pertsona ilunabartuak, bere garapen oso eta etsigarria gainean dakusalarik, haur bihurtzera bulkatzen du bere burua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.
bulkatu behar (3); bulkatu du (3); bulkatu eta (3); bulkatu ninduen (4); bulkatu nuen (3); bulkatu zuen (5); bulkatzen ninduen (5); bulkatzen zuen (3); eta bulkatu (5); eta bulkatzen (3)