Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendetza bulkaka hasi zenean (eta ez kakatza jendea bulkatzen), bidaiari igo berri batek (eta ez bideberri igokari batek) lekualdarazi zuen lehengoa (eta ez lehengorarazi aldalekua). Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 61. orr.
Orgatilari bulkaka ari ziren langileek bertze irribarre bat trukatu zuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.
Ez nintzen istant bat gehiago hor luzatuko, Charly izan ez banu gibelean bulkaka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.
Hala ere aitonaren espirituak hantxe segitzen zuen batailoiei bulkaka bata bestearen ondoren, tankeei bulkaka, soldadu guztiei bulkaka, denak atzera, Alemaniako bihotzerantz, handik etorriak baitziren erasoan tropa sobietarrek bultzatuta. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 84. orr.
Haren hira ez zen zelo onezkoa eta haren haserrea ez zen amoriozkoa eta onginahizkoa, baina guztiz bertzelakoa, eta hargatik zebilen Xalbador handik bulkaka egotzi nahian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.
Bulkaka, ostikoka, sakreka aritzen dira, beren joan-jinen kukutzeko eginahalik tipiena ere egin gabe. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 104. orr.
Isiltasunaren urratu bakarra ere handixetik heldu zen: ohe zaharraren azpiko malgukien negar etena, gainean inor bulka-bulkaka aritzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.