Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joera honen kasuan gainera bistakoa da, besteetan gertatu den era bertsuan, bulgarizazio eta sinpiflikazio horretan zeresan handia izan dutela arerioek ez ezik aldekoek ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.
Mundializazioaren bulgarizazioa da, «denek ulertzeko gisan». Berria - Mundua 2004-09-19
Joera horrek, marxismoak eta liberalismoak bezalaxe, bulgarizazio gogorra bizi izan zuen neoliberalismoaren ortodoxia iritsi aurreko garaian. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.
Ulergarritasun horretan laketzeko ez dago zientziaren bulgarizazio dotrinantea irenstea bezalakorik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.
Hurrengoetan ohiko bulgarizazio lanetan murgildu zen: egun batean inflazioa, hurrengoan langabezia, bestean obligazio merkatuaren gorabeherak, etab., etab. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 95. orr.
Mekanika kuantikoak adibidez -zerbait dakitenek aitortzen dute, ez dena dakien bulgarizazioak- ez du "errealismorik": errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.
Tradizio marxistaren ikuspegi dialektiko-estrukturalean oinarrituriko bulgarizazioan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.