Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bulebar (ETCn 27.097 agerraldi; orobat bulevar ETCn 127 agerraldi) 1 iz hiribide zabala, eskuarki nasa zentrala duena.

Bulebarrean kafetegiak distiratan zeuden; barrez, paseatzen, edaten ari zen jendea Montmartre bulebarrean aurrera zebilen, arratsaldeko ordu biak aldera, oinez lasai-lasai jendetzaren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.

Victor-Noir bulebarreko lau kafetegiek, elkarren aldamenean gauaz distiratzen duten eta kafetegiak baino are gehiago diren horiek [...] galdua dute beraien xarma anbiguoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Handik, Unter den Linden bulebarretik, Neue Wacheko gerra oroitarrira joan ziren, eta instituzio nagusietako buruek lore sortak utzi zituzten han.  Berria - Harian   2005-05-10

Hirugarren atentatua, polizaren arabera, Angeluko ondartzen bulebarreko etxe baten kontra gertatu dena agorrilaren 24-eko gauean.  Herria   2001-09-06

Hiriko txalet dotoretsuenetako eta aldirietako gaztelu eta jauregietako zalgurdi ugari dator bulebarrera ematen duten kale eta zumardietatik, tropelean dator oinezko jendea ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Jarraitu egin nien, gero rue Royaletik biratu nintzen eta bulebarretara itzuli nintzen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

Azkeneko aldiz ikusi nuenean Donostiako bulebarrean izan zen, hurrengo astean irakurri nuen prentsan ETAko bi presori kartzelatik ihes egiten lagundu ziela, oso tipo sinpatikoa zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.

Zitekeena zen bulebarreko banku batean edo zalgurdi batean lo gelditzea eta, mozkorren antzera, modurik zentzugabeenean polizia-etxean amaitzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Bere bizitzako laugarren hamarraldi hasi berria ospatzeko han joan zen bere taxiarekin Metropolitan Diner izeneko Iparraldeko Bulebarreko jatetxe batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

2 (izenondoekin)

Javier Gullon-ena irratiz entzun nuen, autoan, ilunabarrez, Donostiako bulebar ederrean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 109. orr.

Ez nintzen gelditu etxean, hemen nengoen, bulebar ospetsuan, Hollywooden, mirariak gertatzen diren lekuan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 237. orr.

Monmartretik Bulebar Handietaraino joan zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus