Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure ustez, bularrezurra Martinez Galdeano hil aurretik apurtu zioten kolpeka, eta ez ondoren egindako suspertze saioen eraginez. Berria - Harian 2005-08-12
Bularrezurreko haustura heriotzaren ondorengoa dela eta suspertzeko ahaleginetan egin zela zehazten du, halaber, txostenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 678. orr.
Bizkarrean eta ornoetan kolpe ugari eta bularrezurreko fisura ditu. Berria - Euskal Herria 2004-06-16
Gelditu egin zen eta harritua, are nahastua zirudien ni ikusteaz, aurpegira, alkandoratik nabarmentzen zitzaidan samara, bularrezurrera eta hanketara zelan begiratzen zidan erreparatuta. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 222. orr.
Kartilago hori hezur bihurtuz doa pixkanaka, nahiz eta badiren gune batzuk bizi osoan kartilago izango direnak, hala nola kanpo-belarria, sudurraren punta eta saihets-hezurrak bularrezurrari elkartzen zaizkion guneak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Pertsona helduetan, berriz, burezurrean, bizkarrezurrean, bularrezurrean, saihetsetan eta pelbisean ekoizten dira gehienbat globulu gorriak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.
Esan nahi dut alkandora paparrean bi botoi irekita eramanagatik ere -eta bero handia egin behar zuen horretarako-, ez zitzaiola ikusten, bularrezurretik behera geratzen zitzaiolako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 407. orr.