Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bulardetsu izond bulartsua, kementsua.
Ez da hau haren biografia edo bizimodu estonagarri eta bulardetsuaren berri emateko lekua, baina bai elkarrizketa hura orain berriro irakurtzean neronek, gogoak halaxe emanik, haren hitzetatik atera edo asmatu ditudan lau printzipioak munduari agertzekoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 163. orr.
Gure (mundu ororen?) aurrekoak eta aitzinekoak, zintzoak dira eta leialak, nobleak eta azkarrak, argidotarrak eta bulardetsuak, ohoragarri, beneragarri eta imitagarriak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.