Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bukinista iz liburu zaharren saleroslea, eskuarki Sena ibaiaren nasetan aritzen dena.
Askotan oso mina izaten zen ibaitik zetorren hotza, eta bukinistak txosna barruan egoten ziren sutontzi baten ondoan eskuak igurtzi eta igurtzi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 316. orr.
Joan ginen bukinistengana, eta erosi genituen nik al dakit zenbat liburu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 322. orr.
Eskuetan hartu zenuen bukinistaren apaletik, ongi eginiko lana zen, Garamond molde barrietan, lerroarteko zabalakaz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.