Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestalde, urte bukatzear dela, musikagilea bera eta haren obra sakonago ezagutzeko parada emango duten ekimen bi izango dira. Berria - Harian 2006-01-28
XX. mendea bukatzear zela, Argentinan bakarrik 130 baino euskal etxe edo bilgune gehiago zeuden, haietako anitzek ehun urte beteak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.
Eta orain, urtea bukatzear zela, nire beldur zen eta gordeleku hartara ihes egiten zidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 31. orr.
Kilkerren loaldia bukatzear dagoela pentsatzeak berotasun sentsazioa ekarri dio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
Matatiasek, bizitza bukatzear zuelarik, esan zien semeei: [...]. Elizen arteko biblia 1 M 2,49
Zantzu guztien arabera, gerra bukatzear zegoen Espainian, eta koldar haiek irabazleen alde egiten zuten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 211. orr.
Bukatzear zegoen urtea; ez al zuten bertan behera utzi behar tratamendua, agindu zioten bezala? Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 202. orr.
Hil bezperan deitu zigun Arteaga andereak, bukatzear zeukala esateko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.
Afaria lasaia izan zen, muga bat zeharkatua genuelako eta ordu arte izandako denbora, bukatzear sentitua, berriro abian jarria zelako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.
Eta bigarren credencial bat eman didate gainera, Donibane Garazin ukana bukatzear zaidalakotz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.
bukatzear dago (4); bukatzear dagoela (7); bukatzear dagoen (4); bukatzear dela (5); bukatzear zegoela (3); bukatzear zegoen (6); bukatzear zela (19); bukatzear zelarik (3); etapa bukatzear (3); mendea bukatzear (9); mendea bukatzear zela (9); negua bukatzear (3)