Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bukatuxe izond bukatu samarra.
Ipuina etxean bukatuxea nuen bezperatik, azken ukituen faltan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 35. orr.
Beste behin, Ama Birjina harrian lantzen ari omen zen gure herriko hargin hura, -arestian aipatu dudana-, eta ustez bukatuxe zuenean, handik pasaeran begira gelditu zitzaion bati, honela egin omen zion galde: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.
Mandik masa aldia bukatuxe eta, Larra banku aldean paleta jardunean lagata inguratu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 158. orr.