Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina atzerriko buruzagi batek bukaraziko ditu haren harrokeriak. Elizen arteko biblia Dn 11,18
Kanpoko korridorean bat-batean entzundako hots batek bukarazi zuen eztabaida. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 190. orr.
Etxeko ondasunak xahutuko dizkidate etxekalte hauek! pentsatzen zuen Malanttonik, eta kontu hura bukarazi egin behar zuela nola edo hala. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 86. orr.
Bestelako gogo egoera batean egonez gero izango nuen kemenik haietako leize batean murgilduz nire miseriak behingoan bukarazteko; baina koldarretan koldarrena nintzen ni une hartan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 103. orr.
Mundu krudelegitik aldenduta, mundu idealizatuan barrena ibilian, hala nola igo ziren Wang-Fo pintore zaharra eta Ling, haren dizipulua, maisuak margotutako txalupara eta urrundu ziren pintzeletatik sortutako itsaso zabalera, obra amaigabea bukarazi ondoren maisua itsutzekotan zen enperadore zitalaren atzaparretatik ihesi. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 83. orr.
Erregimen hura bukarazi zenean, behartuta izozturiko japoniar gizarte-gorputza urtu egin zen, eta biztanleria gehitzen hasi zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.