Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bukagaitz iz ia bukaezina.
Ondoren isilune bukagaitza. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 108. orr.
Gaueko albistegien ostean, zoratu baino lehen, ohera joatea erabaki nuen, baina han, izarape bukagaitz hartan, bakardadearen mamu galanta zegoen kizkurturik eta irentsi egin ninduen, zurp, urreburuak zizarea bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.
ALNkoek egin krimenen zerrenda bukagaitza duzue, zein baino zein nardagarriagoa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 101. orr.
2 (adizlagun gisa)
Gero eta bertagotik entzuten bide nituen aurrealdeko trenen txistukada zorrotz eta etsiak; eta gero eta bukagaitzago antzematen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 343. orr.