Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neke geldigabea, neke bukaezina, neke infinitua. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 92. orr.
Bat da jakituria, ez asko, eta gauza ulergarrien altxorrak neurrigabekoak eta bukaezinak dira jakituria horren baitan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.
Lehenbizi, segundo bukaezin batez, pentsatu nuen barruan inor ez zela. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 98. orr.
Almadiak ere pasatzen ziren, Atlantikoko sargazo ilara bukaezinak bezain luzeak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Gamonal atzean daukat orain, baina Calle Vitoria, karrika bukaezin honek noiz eramanen ote nau Burgos erdiraino? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.
Are okerragoa da banderei blasoiak gaineratzen bazaizkie, hauek ere familia berekoak, orduan zerrenda bukaezina da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 58. orr.
Hollywoodeko harrokeria bukaezina zirikatzeko asmoarekin. Berria - Kultura 2004-02-21
Lehen gaua bukaezina iruditu zitzaion Joanesi. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 106. orr.
Gustuko lekuan,aldapa bukaezinak. Berria - Kirola 2004-10-28
Zerrenda ia bukaezina osa genezake halako hitz pareekin. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 50. orr.
Ongi antolatutako solas bukaezinetatik ihes egin nahi dutela azaldu zuen Damien Hecquet Emmaus elkarteko buruak. Berria - Euskal Herria 2004-11-10
eta bukaezina (3); ia bukaezina (3)