Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
buiraka iz gezi ontzia.
Ordea, Kupidok bere buirakako gezi batekin zauritu baninduen, zergatik ez zuen Sararen bihotza zaurituko, beste gezi batekin? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.
Izan ere, nork erranen zuen ezen Kupidok, artean, tragaza bat gordetzen zuela enetzat bere buirakan eta hala zaurituko ninduela bihotzean berriro, zeren, haur zen arren eta itsu zen arren, betean asmatuko baitzuen hark bere kolpe hartan ere...! Herria 2001-05-03
Gezi ontzi [...]: buiraka, antzinako estatu-gizonak eta legelari indigenak beren argudio argienak eramaten zituen kutxatila erabilgarria. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.