Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
builatsu (orobat bullatsu) 1 izond builaz betea.
Kafetegiko giro builatsua isildua zen arruntik. Leku jendetsu eta builatsua, haize girotuaren arrimora funtzionarioz, etxekoandrez eta saltzailez mukuru betea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Jardun builatsua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Aldiz, Suedian, gaurko gaua da urteko gaurik bullatsuena eta alaiena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.
2 (adizlagun gisa)
Ezta Ipar-haundia ere, itsasaldetik builatsu eta dena aurretik eraman beharrean etor ohi dena, kostaldean latigo emanez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.