Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kai inguruko buiak, sokak eta ontziak atzean utziak zituzten aspalditik, baina Joseluk etengabe jiratzen zuen burua branka aldera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 11. orr.
Hango arrantzaleek buia legez erabiltzen zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.
Badia barruko masta-basoa soilduta zegoen erabat, ur gaineko buien ugaria nabarmen urrituta. «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.
Artean eskuan zeukan idazlanak [...] eman zion laguntza, buia bati bezala heltzen baitzion Ruche jaunak, Ravignan kaleko lantegian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Artean ere identifikatzeko diren motxila eta buia bat aurkitu zituzten. Berria - Ekonomia 2004-11-23
Itsas hondoan ezarri eta buia batzuen bidez igorriko ditu jasotako seinaleak alerta zentrora. Berria - Mundua 2004-12-30
Eta buiak, txangurruak eta nekorak. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Uretan dauden burdinazko buia handi horietako baten ondotik atera dute Axpeko erriberako molla zaharrera.Orain biribil-biribila zen; buia erraldoi bizi bat zirudien txerri-begiekin, eta eskuak eta hankak era arraroan ateratzen zitzaizkion, eztanda txiki apoplektikoak bezalako hotsak eginez, airean gora zihoan bitartean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 101. orr.
Marinel haiek, haize ona zenean, sare baldar bat eraisten zuten, zeinak zurezko buiak baitzituen eta astungarritzat harriak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.
Horregatik dago hainbeste buia, eta buia lerroek seinalaturiko erretenetik nabigatu behar duzu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.