Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buhame (ETCn 723 agerraldi; orobat bohame g.er. eta buhami g.er.) 1 iz ipar ijitoa edo kidekoa.

Holako jendeak (jito, hunjaro, zingaro, buhame, agote) eragin erabatekoa izan du gure gizartean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.

Ziburun bizi ziren aspaldiko kortsario, balea-ehiztari, agota eta buhameen ondorengoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Garai haietan, menturazale, txerpolari, errekaitu-saltzaile, buhame, ijito eta mota guztietako petral saldoek mukuru betetzen zutela Amazonian sartzeko atari zen San Oximoron herria.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 15. orr.

Munduko oxtabenetan maizter bizi den herri ijito, motxaile, hungariano edo buhameari omenaldi eta eskerron gisa, honako zerrendan dauzka irakurleak, haien hizkerari zor zaizkionak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.

Hortik hara, buhamea hitza ahoskatze berarekin, bapore-hats heze hori etortzen zitzaion kasko zokoaren kilikatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Izenaz ezagutzen zituen zerbitzari guztiak eta errusiarrez nahiz buhamez osatutako koruko gizon-emakume guztiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.

Ulertuak izatea nahi ez badute, nire aurrean beste hizkuntza bat erabiltzeko aholkatuko niekek buhame horiei!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Saltzaile eta buhameen oihuak entzuten ziren jendearen zalapartaren gainetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Mendietatik etorritako buhameak, ikuslerik inozoenei zoria iragartzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Buhameek haurrak ebasten eta saltzen dituztela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Bezperan buhameen kanpamentuarekin topo egin zuen toki berera iritsi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.

-Jainkoak sariztaturen zaitu, anderea -erraten zion buhameak-.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Buhamerik geiena Baztan aldean dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.

Buhameak badakite oilaskoen ebasten, oilaskoen ebasten eta sasipean gordetzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.

Ezinbestean homosexual, zismatiko, desheredatu, agot, judu-masoniko, ijito buhame eta "munduko madarikatu guztiekin" batera anateman erortzeko: "bestelakoaren", "metekoaren" patu gaitzean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.

Buhamea zen, gaueko giroa gustukoa zuena.  Berria - Kultura   2004-06-27

2 (izenondoekin)

Aipatzen dira ere BUHAME ZURIAK eta BUHAME BELTZAK, behar bada lehenak agoteak ziren eta bigarrenak egiazko ijitoak.  Herria   2003-10-23

-Etxerik gabeko zalduna haiz, ordea, eta horrek buhame edo agot odol-zikin baten pare ezartzen hau.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Buhame garaia zen gizona, baztanga-pikatua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.

Buhame sorgin madarikatu horiek katuaren begiak zauzkatek!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

Jaun errusiar handi horietatik batek baino gehiagok dudarik ez du egin horrelako buhame eder bat emaztetzat hartzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

Azkenean, buhame begi-urdin batek argitu zizkion erregeari begiak eta esperantza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Herriz herri ibili ondoan, Uztaritzen, Mugerren, Angelun besteak beste, uda guztiez hemen gaindi itzuli bat egiten duten buhame ibilkariek geltoki bat kausitu dute Baionako portuan, San Bernateko ordokian.  Herria   2004-07-29

Erregetzaren arranoa, egun batez, buhame eskazaleen errepetita bihurtuko da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Buhame itxurako saltzaile batek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Gogoan zuen aspaldi batean Hungariako gaztelu batean, bertako konde baten hiletetan, buhame talde batek jo zuela, eta bizia zeriola orduko musika hari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Azoka zela-eta han bildurik zeuden buhame, ijito eta tsigane kastako guztiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.

Buhame-saldoaren karkaila uherrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Gizon hari ongi erreparatu, eta buhame kastako batekin ari zela iruditu zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.

Horrek azaltzen zuen buhame eta txerpolari saldoa hantxe egotea, munduko bazter guztietatik etorriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Bizarra moztu gabe uzten zuen, iduriz guti artatzen zuen larruaren arrasean; horrek buhame aire bat ematen zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Sasieuskara deitzen zion hizkera horri, eta buhame lenguajia, berriz, Pagolakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.

4 (izenondo gisa)

Neska buhame eder bati gorte egiten zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Orduan mutil buhame gaztetxo bat aurreratu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Karlmaier abizeneko biolin-jotzaile buhame, zarpailtsu eta txiroa izan zuen irakasle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Gero, Shevirev doktoreak hala eskaturik, aurpegi nekatua eta begi handi-handiak zituen emakume buhame ilehori adintsu batek kantatzen zuen, urretxindorrez, lorategietako topaketez, jeloskortasunaz eta maitasun gazteaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.

50eko hamarkadan Parisen sortzen ari zen jazz mundu buhamean ere ahots eta aurpegi garrantzitsua bihurtu zen.  Berria - Kultura   2006-03-02

Lucyk bere lagun hippy buhameek baino luzaroagoan iraungo zuen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Hark bilatzen duen ukitu buhamea ematen dio zentimorik xahutu gabe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buhame eta (5); buhame zaharra (4); eta buhame (7); eta buhameak (3); eta buhameen (3); zion buhameak (3); zuen buhame (3)

buhami edo gehiago (6); buhami guziak (6); buhami guziak behar (3); buhami horiek (5); ehun bat buhami (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus