Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
buhaka adlag ipar ufaka, putz eginez.
Zabalik utziak nituen leihoetarik ganbaran buhaka haize epelegia sartzen zela ohartu nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 18. orr.
Deprimitzeko puntuan nengoela, gelatik maitalea buhaka entzuten nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 155. orr.
Bazekiten ordea zein zaila zen beren sator-zuloetarik alkohola buhaka lehen aldikoz jende normaletara eurotxoa amoinaka jalgitzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 284. orr.
Paper faltsu baten zuritasunean enkre iluna buhaka idorrarazi eta segitu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.