Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bugainbile iz lore txikiak eta hosto berde biziak ematen dituen zuhaixka igokari eta arantzaduna.
Han-hemenka, izotzetik babesteko, hegora begira jarritako limoiondoek, bugainbileek, gliziniek eta jasminek, paradisu bildua bilakatzen dute bazter hau. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.
Bugainbilearen lore zurixka eta ubelak ikusten dira, eta kaktusak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.
Imanol eta biok Pauso Galduen Galeriatik lorategira joan gara, bugainbileen eta dantzaloreen artera, estatua zurien artera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.