Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bufalo, zekor eta zezenak, batera eroriko dira denak; odoletan blai geldituko da haien lurraldea, gantzetan bustia bertako hautsa. Elizen arteko biblia Is 34,7
Lehoi baten eta bufalo baten arteko borrokaldia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
Bufaloek zintzarri hotsik gabeko belazeak nahi zituzten, otzandutakoen ahotsak irain bat bezala jotzen baitzuen haien belarrietan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.
Ohore Joseri, lehen sorturiko zekorra bezalako den horri, bufaloarenak bezalako adarrak dituenari. Elizen arteko biblia Dt 33,17
Indioek edaten duten esnea, ia guztia, bufaloak jetzirik edaten dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 148. orr.
Garai batean, trenean zihoazenei errifleak alokatzen zizkieten, denborapasa ederrean bertatik bufaloak tirokatzeko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.
Bufalo baten indarrak eman dizkidazu, usain-gozoko olio berriz gantzutu. Elizen arteko biblia Sal 92,11
Nik gogoan nuen gure aitak horrela egiten zuela laster, burua makurtuta bufalo baten moduan, gerra denboran bonbardaketek kalean harrapatzen zutenean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 267. orr.
Bufaloak beren gogara ibiltzen dira uretan, egarria ase eta inguruan dituzten intsektuetarik begiratzen baitituzte beren buruak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 149. orr.
Nire Astra bederatzi milimetroko dotorea, kirten-azala bufaloaren adarrez egina zuena. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.
Bufalo amerikarraren historiako koxkarik garrantzitsuena, erabakiorrena, Mississipiaren ekialdeko larreak utzi eta bestaldera iragaitea izan zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.
Ai, saiak usoa jan du; otsoak bildotsa jan du; lehoiak bufalo adar-zorrotza jan du. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.
Hots gero eta ozenago bat entzuten zela konturatu nintzen, Ameriketako zelai batean bufalo talde handi batek egiten duenaren modukoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.
Orain bufalo koadrila bat ere bat pasatuko litzateke zure paretik, edo elefante andana bat, zuk haietan arretarik jarri ezinean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 149. orr.
Bakarrik, cherokee elbarrituen artean bufalo ilea zeukan azken gizona -Paul D- azkenean iratzarri eta, bere ezjakintasuna aitortuz, iparrera joateko bideaz galdetu zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.
Bufalo adarrari eginiko laztanak Benjaminen bihotzera iritsi ziren, antza. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 36. orr.
Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan, medikurik finena bufalo mandio bateko albaitaria zen hartan, alta eman zidaten arte. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Nola senarrak eginiko lokatzezko etxolara bufalo-gurdian heldu zen... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 260. orr.
Entzun zituen istorioak beste bufalo-gizon batzuenak: haietako hiru osasuntsuen kanpamenduan zeuden, handik milia batzuetara. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.
bufalo bat (4); bufalo baten (3); bufalo gizon (3)