Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bueltaxka (orobat bueltaska) iz adkor bueltatxoa.
Aspaldiko partez, denbora pasa, bueltaxka bat eman dut mendi aldera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.
bueltaxka bat ematera ateratzen zen lorategira, bainu-txabusinan bildurik eta kafe-katilu bat eskuan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.
Berandu bada ere, klasetik bueltaxka bat egitea ez da txarra izango. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 152. orr.
Egunkarirako zutabea idazten ari garelarik, esaterako, ez al dugu pantaila aitzinetik zutitu eta bueltaxka bat ematen gelan, zerbait idatzi behar eta ez atzera ez aurrera geratzen garenean? Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 35. orr.