Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buelta bakoitzak gehiago estutzen zizkidan bularrak, barrurantz sartu nahi zizkidatela zirudien. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.
Buelta jatetxera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 179. orr.
Eta buelta berriro beraien bizileku zen hotelera. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 28. orr.
Atzerritarra eta Martin zain geratu ziren, gero atzeraka joan ziren tiro egin gabe, harik eta, errepideko buelta batera ailegatzean, ahalegin osoan lasterka hasi ziren arte. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.
Ea noiz uzten dinadan hire zaldi beltza, buelta bat emateko Itxasorekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.
Iratzargailuak jo du, goizeko zortziak; oraintxe bizi naizela egiaztatzeko, ohean buelta bat, eta ahoa zabaldu dut. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 115. orr.
Bakar-bakarrik daude Erniok buelta guztian dituen malkar-zulo eta amildegi bortitzen ertzean. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
Abildade berezia zuen jakiteko umeen eztula pazientzia faltagatik zen edo, bestela, galtzerdi bat jarri behar ote zitzaien samaren bueltan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 29. orr.
Anbrosio eta biok ikurrinak eta gorriak ipintzen ari garela Gaztelu plazako kioskoaren buelta osoan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.
Toallaz jantzi da berehala igerilekuaren buelta osoa, eta haurrez bete da ura. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.
Berehala zabaldu zen haien herrietan eta Segurako buelta osoan atxiloketaren berria. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 69. orr.
Ke mordo bat besterik ez zuen ikusi, "Mito" tabakoaren usain sarkorra zerion ke mordoa, lepoaren buelta beso batek bezala inguratzen ziona. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 56. orr.
"Ez da bi hitzetan argitzeko kontua" erantsi nuen, eta gaia aldatzeko asmoz, nahi bazuen buelta bat eman genezakeela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 89. orr.
Bitartean, gogoa pixka bat arintzeko, zergatik ez zoaz hirian buelta bat ematera? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.
Ohi bezala, hitz egiten zuen bitartean bueltak ematen zituen nire inguruan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.
Itzuliko ez den galdutako unea: segundoa, ordua, astea; bueltak ematen ditu lurrak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.
Ezohikoa, noski, zeren, nahi diren buelta guztiak emanik ere, bi arrosa ez dira hamabi arrosa, eta ez dira orkidea bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.
Denak ari ziren irlari bueltak eta bueltak ematen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 80. orr.
Barre eta guzti egin zuen, lantokitik ateratzeko eta berarengana inor konturatu gabe joateko ematen nituen bueltak kontatu nizkionean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 27. orr.
Gustura asko joango nintzateke zuekin buelta bat egitera. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
Karlosi deituko diot ea buelta bat egiten animatzen den. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 103. orr.
Arduratuta oso ibiltzen zen horrekin, jakinik nola gaueko txandako gizonak, komuneko buelta egin ondoren, paper bat edo bi janariaren kutxetan ezkutatuta joaten ziren. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
Buelta luzea egingo diagu, azken batean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 62. orr.
-Buelta txikia egiteko asmoa geneukan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 61. orr.
Orain maldan gora doa andrea, baina ez lehengo bide zuzenetik, oso pikoa baita, diagonalean baizik, gereziondoen atzetik buelta osoa eginda. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 111. orr.
Istriborretik popara joan eta ababorretik brankara buelta osoa emanez, gero istriborretik popara jarraitzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 232. orr.
"Denborarekin bazabiltza, zergatik ez gara joaten buelta osoa emanez?", proposatu zidan berak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.
Zenbat eta buelta gehiago eman buruan, are pozoitsuagoak iruditzen zaizkit hitz horiek. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.
Beste buelta bat bizkarrean zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.
Sentitzen dut, baina bizitzak sekulako bueltak ematen ditu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.
Herri buelta osoan guda gurdiak eta zainketa postuak zeuden jarrita. Izan ere, kale-buelta horiek gabe, zer litzateke begi handi berde horien dirdiraz? Jon Maia «Riomundo», 2005 - 93. orr.
Mendi buelta bat egitera joaten banaiz, zakurren batek jarraituko dit atzetik Mendi-buelta eginda gero geratu ohi ginen garai batean Sasibilen, xolomo-otarteko bat jateko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 161. orr.
Gaztetan lagunek mendi bueltak egitera gonbidatzen ninduten, baina joaten nintzen aldietan ez nuen gorputza erabat askatzen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 17. orr.
Lepo-bueltan zapi bat lotu dio, eta ama baten pareko artea eta pazientzia erakutsi ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.
Bosna garagardo hartu zituzten eta bi ordu eman zituzten hiru billar buelta eta bi errusiar egiteko. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.
Ezpain bueltako giharrak erabat kuzkurtuta zeuzkan, ez zen negarrez hasiko baina ezta barrez ere. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.
Georgeren arabera, Ukrainako hauteskudeen lehenengo buelta ere dudagarria izan zen. Berria - Mundua 2004-11-23
Konturatuko zarete kalejira horren bigarren bueltan desberdin jotzen duela berdina "izan behar lukeen" zatia. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.
Baxu lerroaren bigarren bueltan batu zitzaizkion Jon eta biak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.
Bigarren buelta banatzen hasi zen Gabriel lehenengoa banatu bezain laster, beraren partea zerbitzatu gabe. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.
Araban, maiatzaren 19a arte luzatu da bigarren bueltako epea, eta 20an izendatuko du Eskualde Batzordeak ABBko lehendakari berria. Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Trenez Atxurira, Alde Zaharreko eskaparateak ikusi, Corte Inglesko eskailera mekanikoetan ibili eta trenean buelta. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.
Buelta gogorra izaki urtero, inoiz baino gogorragoa izan zen niretzat udazken hartakoa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 30. orr.
Agian hurrengo urtera arte ez gara itzuliko, eta, horregatik, buelta gogorragoa da. Berria - Harian 2005-08-30
Maldan gora nahi dugu ogia, baina bilatzen dugun okindegia, bueltako bidean bakarrik dago. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 54. orr.
Armairurik ez, ordea, eta bueltako bidaia aprobetxatu genuen fundamentua egiteko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 174. orr.
Ia gau osoa igaro nuen geltokiko aulki batean eserita, lo-kuluxkak eginez, bueltako trena hartzeko aukera izan nuen arte. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.
-Bueltakoan kontatuko dizut, ama. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 190. orr.
Oporretan joatearen ordaina: oporretatik bueltako bidaia. Berria - Harian 2005-08-30
Bost mila liren bueltak kontatzen hasi zen On Camillorentzat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.
Ez, bueltak zuretzat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.
Bueltak hartu dituzu. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 20. orr.
Bueltak zenbatu eta eman zizkidan, eta kontu-liburuko oharra tatxatu zuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 72. orr.
Botila bular alde doi beteko azalaren pareraino igoz whiskya zerbitzatzean, kubalibreei izotz puskak botatzen dizkienean, diruaren bueltak emateko besoa luzatzen duenean. «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.
Atzera buelta egin, herrira itzuli eta demokristauen egoitza aurrean gelditu ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 333. orr.
Ipuinetan bezala, atzera buelta egiteko bidea erakutsiko zidaten hariok. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 35. orr.
Hitzemana naiz eta jadanik ez dago atzera bueltarik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 213. orr.
Kaltea eginda dago, ez du atzera bueltarik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.
Bizia kentzea da norbaiti egin dakiokeen gaitzik handiena, atzera bueltarik ez duena. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 62. orr.
Ezinbestekoa da eskaria egiten duen pertsona oso gaixo egotea, eta bere osasun egoerak atzera bueltarik ez izatea. Berria - Gaiak 2006-04-11
«Irmoa eta atzera bueltarik ez duena dela esan zuen», gaineratu zuen LABeko ordezkariak. Berria - Ekonomia 2004-11-09
Uste dut jabetzen nintzela atzera bueltarik gabeko bide batean sartzeko arriskuaz, uste dut konturatzen nintzela gurasoen premia izango nuela aurrera egiteko. galera horiek atzera bueltarik gabekoak dira, eta ekosistemetan izugarrizko hondaketa dakarte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 144. orr.
Baina gure heroiak dena bakarrik konpondu nahi zian, dena ezkutatu, gero beldurrak uxatzeko mozkor negargarri bat harrapatu... eta Dionisos atzera bueltabako marroi batean sartu! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 251. orr.
Itxi ate hori, mila deabru!, esan zuen gero Umbertok, baina esaldia bukatu zuenerako atea itxita zegoen, atzera bueltakoaren indarrez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 185. orr.
Buelta egin eta atzeraka joan zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 74. orr.
Hori entzun bezain laster, buelta egin eta urruntzen hasi zen ikazkina... Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 142. orr.
-Tabira, non sartu zara? -deika ari zen, Maelen ahotsak bere arreta erakarri eta buelta egin zuenean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.
Hasieran gaizki bizi nuen ez dakit zenbatgarren emaztekia izatea hemengo buelta egiten, eta ez naiz, bistan da, Josefinaz ari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.
Lurra ihartzeaz aspertuta, udazkenerako buelta egina zuen giroak, hilerriko aparkalekuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.
Gauean, kontzertua amaitu, trasteak jaso, eta buelta egingo ditek etxera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 55. orr.
Orduan itzuli oso bat egin zuen adarraren inguruan eta, etsaiaren bizkar aldetik buelta eginez, ostikada bortitz bat eman zion eta zulo barrura bidali zuen muturrez. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.
Berrogeita hamarren bat metro urrundu direnean, buelta eman eta berriro niregana datoz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Stanleyk marmar egin eta buelta eman du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 203. orr.
Emakumea azukre errearen kolorekoa da, eta barratik irteteko buelta emanda musika makinara joango da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.
Buelta eman eta pasabide estutik logelara abiatu da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 98. orr.
Agureak bere edalontzi hustuari batbatean buelta eman eta euli bat harrapatu zuen barruan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.
Gaur egun, munduak ezagutu dituen aldaketekin buelta eman duela urrearen sinbologia osoak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.
· Paleten eraginez gurpilak laurehun buelta eman dituenean, biran dabilen danborrak ere, aldi berean, saihetsean erantsita daukan hortzarekin danbor horizontalaren hortz bat mugituko du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.
Ahuspez zetzan, eta buelta eman nion. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.
Hautsontziari buelta eman nion, azpian jartzen zuena irakurtzeko. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.
Lurrak eguzkiari buelta emateko behar duen denbora. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.
Zergatik eman hainbeste buelta buruari? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Normala denez, buelta asko eman nion testu hari ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 192. orr.
Aitor dut buelta asko eman dizkiodala kontuari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 237. orr.
Angelak arnasari buelta eman zion eta ihardetsi: [...]. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 161. orr.
Ezpondan geratu da eserita, arnasari buelta emateko, bilaketaren tentsioaz une batez ahazteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.
Eman futbol-zelaiari hamar buelta! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.
Ez da erraza 0-2ko emaitzari buelta eman eta partida 3-2 irabaztea Eman izan dizkiot buelta batzuk gai horri azken hogeitaka urtetan, eta ez dut soluziorik aurkitu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 141. orr.
· Etxera itzuli zenean, gertatutakoari buruan bueltak ematen jardun zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.
Lanerako bidean, bueltak eta bueltak eman dizkiot kontuari, eta horretan jarraitu dut. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 115. orr.
Gandalf aterantz hurbildu zen, eta bertara heltzean buelta erdia egin zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.
Buelta erdia egin du bizkarra emanez, eta ekarria digun harrokeriak berak eraman du, ez hain apartsu baina. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.
Francoren autoa heldu zelarik motoristen artean, espaloietan zegoen jende guztiak, herriko gizonezko guztiek, buelta erdia eman zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.
Buelta erdia eman eta patiora itzuli nintzen, bungalowera. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.
Hortaz, burua sutan zeukala, buelta erdia egin eta urrats luzez urrundu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 101. orr.
Orduan buelta erdia emanarazi zidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 102. orr.
Buelta erdi eman eta etxera itzuli nintzen bazkaltzera. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 405. orr.
Nik, aldiz, buelta erdi eman nuen ohean, eta, inolako kezkarik gabe, loaren zain gelditu nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 283. orr.
Hazia bortitz isurtzeko zorian nengoenean, buelta erdi eragin zidan eta ahozpez jarri ninduen lasto gainean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 50. orr.
Xanjoxeren bizimoduari buelta eta buelta, Ospitaleko atera iritsi naiz. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 173. orr.
Azkenean duda egiten dut, tximeleta hori ez ote naizen ni neu izango, hegalak astinduz, giza-buru baten belarririk belarrirako itzulian tematuta dabilena, buelta eta buelta. Berria - Kultura 2004-12-04
Amarengana hurreratu nintzen, makila kendu nion eskuetatik eta argizariari buelta eta buelta hasi nintzen. Eskuak poltsikoan sartuta, gelan buelta eta buelta dabil inspektorea, zuri zeharka begira. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 84. orr.
Idazlea baita jolas parke hutsean norian sartuta buelta eta buelta bakar-bakarrik dabilen hagin bako atso zahar eroa. Berria - Kultura 2006-01-03
· Kontu hori buelta eta bueltaka eduki du buruan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 43. orr.
Mekanismoari eragin, musika kutxa erdoildu batenak ematen duten soinuak entzuten hasi, mugikariaren azpian etzan, eta txakurtxoei begiratzen nien, buelta eta buelta eta buelta. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 78. orr.
Buelta hartu eta bainugelako aterantz zuzendu zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
Fionnen baietza lortu ondoren, neskak buelta hartu eta urrundu zen. berrogeita hamar bat pauso edo egin zituenean, buelta hartu eta atzera itzultzen ikusi genuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 122. orr.
Mirarik buelta hartu zuen, kanpora irteteko. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 122. orr.
Harri-jasotzaileak buelta hartu zuen, eta bizkor abiatu zen Marrorengana. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.
Gainbehera horretatik buelta hartu nahi badu, menpegabetu eta askatu egin nahi badu Euskal Herriak eta berjabetu, printzipioak eta otoitzak baino, ekintzak beharko ditu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 232. orr.
Lurraren beraren eguneroko jiroa, batetik; eta bestetik, eguzkiaren bueltan ematen duen jira urterokoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.
Enpresa handi horien bueltan jiratzen zuen herriko bizimoduak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 185. orr.
Hamar bat urteren bueltan, Garibaik sekulako lana burutuko du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.
Lanetik bueltan, eguerdian, etxera bazkaltzera joan aurretik trago bat egiteko ohitura dugu Martinek eta biok. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 107. orr.
Bidaide gehienek baserritarrak ematen zuten, azokatik bueltan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 84. orr.
Oporretatik bueltan aspaldiko lagun bati diosal egiten zaion moduan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.
Nik lehen espagetiak prestatzen nituen parrandatik bueltan, baina speed madarikatu honek gosea ere lapurtu egiten dit. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.
Darling andrea oihuka hasi zen eta, txirrinaren deiari erantzuten zaionean bezala, atea zabaldu eta Nana sartu zen, arratsetan egiten zuen ibilalditxotik bueltan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 38. orr.
Ni azokatik etxera bueltan nintzen, irin-zaku biak besape banatan harturik, kale estu bihurrietan barrena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.
Etxerako bueltan, kontrol batean geldiarazi gintuzten hiritik atera orduko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 209. orr.
-Banekien musua bueltan ematea nahiko zenuela -esan zion saminduta, eta titarea eskaini zion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 59. orr.
Inspektorea etorri da bueltan berehala. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 173. orr.
Ordubeteko kontua izango zela dena, eta berehala etorriko zirela bueltan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 59. orr.
Bueltan zatozte jadanik? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 329. orr.
Datorren urteko udaberri bueltan emango dizut erantzuna. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 41. orr.
-Laster nauk bueltan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 39. orr.
Zeren, bizigura handiegiz edo heriotzaren beldurrez, ahaide gaixoak bisitatzeari albo egiten ziotenek bueltan heriotza zakar eta errukarriaren zigorra jasotzen zuten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.
· Hirurogei urteen bueltako gizon sendo bat zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.
Ibex-35 urteko maximoraino eraman zuen udazkeneko diru hotsak, eta salerosketa 2.400 milioi euroren bueltakoa izan zen. Berria - Ekonomia 2004-11-03
Lazkao bezain txikia zen bera, Mitxelenaren gerri-buelta izanagatik. Berria - Kultura 2004-09-08
Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik, baina bizkor mugitzen zen, hala ere. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.
Gerri buelta, urteek pilatu eta arineketa urriko bizimoduak itsatsitako kilotxoen sobera nabari zaio. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.
Gerri bueltan, jaka berdearen gainetik, berunezko gerrikoa zuen jantzia, kolore gorri eta berdeko kartutxoz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 131. orr.
Harrera-mahaiaren atzeko gizonak aldagela txiki bateko giltza eman dit, eta beste gizon gazteago batek gerri bueltan ipintzeko oihala. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.
Algara batzuk ere egin genituen, gerribueltak oso mamitsuak zirelako. Berria - Kirola 2004-06-18
Gerri buelta zabalxea zuenez, nasaiago ibiltzen zen bakeroekin baino. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
Dezenteko gerribueltarekin ikusi genuen otsaila aldean Jan Ullrich. Berria - Kirola 2004-06-18
Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.
Gerri bueltakoari, berriz, kartutxoak falta zitzaizkion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.
Badakizue, gure 24 orduko egun honek, eguzkiaren eta lurraren arteko jira-buelta horien artekoa ezin duela zehatz-mehatz bildu eta lotu, segundo batzuen koxka hor gelditzen da beti. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.
Zeruko astroen jirabuelta espazialak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.
Biziaren izerdia eta ongarri bakarra gogoa da, bizitzeko gogoa; eta ez dago beste jira-bueltarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Tarte horretan nire buruak ziba batek baino jirabuelta gehiago eman zituen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 82. orr.
· adlag Zotinak egiten zituen, ohean jira-buelta zebilen... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.
Ekaitza jira-bueltan dabil. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Haren jirabueltan kiribiltzen zen, estu-estu, ankerki. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.
Jira eta buelta hasten ziren, bularrak bularren aurka jarririk. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.
Ekaitza bueltaka dabil, toki berean jira eta buelta...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Halako batean jira eta bueltak utzi eta eseri egin zen. Jira eta buelta aritu zuan gure aitona gauzak kontatzen, gerra zela eta ez zela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 120. orr.
Pentsamendu bat, hala ere, astean zehar jira eta buelta ibili zaidana: [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.
· Begiak bildu ezinda, jira alde batera eta buelta bestera, hasperen larrika. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.
· iz Orain kontu horiek bestelako jira eta bueltak hartu badituzte ere Europako beste arrantzaleentzat eremuak zabaldu direnean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 112. orr.
Eta ez ziren inolaz ere makalak horretarako egin behar zituen esfortzuak, eman behar zituen jira eta buelta guztiak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 153. orr.
Hainbat jira eta buelta eman ostean, alferrikakoa iritzi zion lo egiteari. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 64. orr.
airean buelta (3); aldeari buelta (13); aldeari buelta eman (3); aldeari buelta ematea (3); aldeari buelta emateko (5); arnasari buelta eman (7); atzera buelta (5); azkenean buelta (3); baina buelta (5); baina buelta eman (3); bat batean buelta (4); bat buelta (5); bat buelta eman (3); batean buelta (7); batean buelta eman (3); batek buelta (3); bati buelta (4); bati buelta emateko (3); berriro buelta (4); beste buelta (12); beste buelta bat (12); bi buelta (8); bi buelta eman (6); bigarren buelta (5); bolada txarrari buelta (4)
buelta ari (3); buelta asko (34); buelta asko eman (19); buelta asko ematen (11); buelta bat (97); buelta bat egin (5); buelta bat egiteko (3); buelta bat egitera (3); buelta bat eman (15); buelta bat ematea (4); buelta bat emateko (6); buelta bat ematen (9); buelta bat ematera (27); buelta batzuk (16); buelta batzuk eman (9); buelta bi (4); buelta bi eman (3); buelta bueltaka (3); buelta daiteke (3); buelta egin (17); buelta egin eta (4); buelta egin zuen (3); buelta eginda (3); buelta egingo (3); buelta egiten (6); buelta egoerari (3)
buelta eman (395); buelta eman ahal (3); buelta eman behar (22); buelta eman beharko (3); buelta eman die (3); buelta eman dio (11); buelta eman diote (4); buelta eman ditu (3); buelta eman du (13); buelta eman eta (104); buelta eman ezinik (9); buelta eman genion (3); buelta eman nahi (9); buelta eman nahian (4); buelta eman nion (5); buelta eman nuen (4); buelta eman ondoren (4); buelta eman zion (38); buelta eman zioten (14); buelta eman zituen (4); buelta eman zuen (24); buelta eman zuenean (3); buelta emanarazi (6); buelta emanaz (3); buelta emanda (32); buelta emanez (8); buelta emango (16); buelta ematea (55); buelta ematea ezinezkoa (3); buelta ematea lortu (12); buelta ematean (3); buelta emateko (165); buelta emateko aukera (11); buelta emateko eta (5); buelta emateko gai (13); buelta emateko prest (3); buelta ematen (71); buelta ematen ahalegindu (3); buelta ematen ari (4); buelta ematen hasi (3); buelta ematen saiatu (5); buelta ematen saiatzen (3); buelta ematen zuen (3); buelta ematera (3); buelta ematerakoan (3)
buelta erdi (7); buelta erdi eman (4); buelta erdia (76); buelta erdia egin (33); buelta erdia eman (27); buelta eta (24); buelta eta buelta (8); buelta eta itzuli (3); buelta ez (3); buelta gehiago (9); buelta gehiago eman (4); buelta gehiegi (6); buelta gehiegirik (4); buelta guztiak (3); buelta guztian (3); buelta handirik (4); buelta hartu (20); buelta hartu eta (7); buelta hartu zuen (6); buelta hartuko (3); buelta hartzeko (3); buelta hartzen (8); buelta hasi (7); buelta hasi ziren (5); buelta hura (3); buelta ibili (4); buelta markagailuari (3); buelta osoa (19); buelta osoa eman (6); buelta osoa emanez (4); buelta osoan (9); buelta pare (4); buelta pare bat (3); buelta partidari (4); buelta txiki (3); buelta txiki bat (3)
buruan buelta (3); buruari buelta (15); buruari buelta asko (9); da buelta (3); dio buelta (7); dio buelta eman (3); diogu buelta (4); diote buelta (4); du egoerari buelta (3); dut buelta (4); dute buelta (3)
ea buelta (3); egin eta buelta (4); egoera honi buelta (6); egoera horri buelta (14); egoerari buelta (88); egoerari buelta eman (14); egoerari buelta ematea (7); egoerari buelta emateko (53); egoerari buelta ematen (9); emaitzari buelta (10); emaitzari buelta eman (5); emaitzari buelta emateko (5); eman buelta (4); eman zion buelta (3); eman zioten buelta (6); eman zuen buelta (4); emazue buelta (4); emazue buelta eta (3); ere buelta (6); ere buelta eman (3); eta buelta (132); eta buelta ari (3); eta buelta bat (5); eta buelta egin (3); eta buelta eman (22); eta buelta ematen (3); eta buelta erdia (5); eta buelta gehiago (3); eta buelta hasi (6); eta buelta ibili (4); eta egoerari buelta (5); eta gero buelta (4); eta kanporaketari buelta (3); eta markagailuari buelta (4); eta partidari buelta (11); etxerako buelta (3); ez nion buelta (3); gainbeherari buelta (3); gero buelta (8); gero buelta eman (3); gerri buelta (4); gizonak buelta (4); gizonak buelta eman (3); golek buelta (3); goleko aldeari buelta (7); gorputzari buelta (4); gorputzari buelta eman (3); guztiari buelta (3); guztiek buelta (3); hainbat buelta (4); hainbat buelta eman (3); hainbeste buelta (4); hari buelta (4); hiru buelta (8); hiru buelta eman (3); honi buelta (9); honi buelta emateko (6); horiei buelta (3); horri buelta (42); horri buelta eman (11); horri buelta ematea (3); horri buelta emateko (17); horri buelta ematen (7)
inguruan buelta (5); inguruan buelta bat (4); jira buelta (12); jira eta buelta (56); kanporaketari buelta (24); kanporaketari buelta eman (8); kanporaketari buelta ematea (4); kanporaketari buelta emateko (8); komunerako buelta (3); kontrako markagailuari buelta (3); lehenengo buelta (5); markagailuari buelta (37); markagailuari buelta eman (14); markagailuari buelta ematea (6); markagailuari buelta emateko (10); markagailuari buelta ematen (4); mendi buelta (11); mendi buelta bat (4); mila buelta (9); mila buelta eman (5); nion buelta (5)
ohean buelta (3); orduan buelta (4); pare bat buelta (4); partidari buelta (46); partidari buelta eman (14); partidari buelta emanda (3); partidari buelta ematea (8); partidari buelta emateko (15); partidari buelta ematen (3); stella buelta (3); taldeak buelta (3); txanponari buelta (4); txanponari buelta eman (3); txarrari buelta (7); txarrari buelta emateko (3)
zazpi buelta (3); zazpi buelta eman (3); zen partidari buelta (4); zenbait buelta (4); zenbat buelta (5); zenbat buelta eman (3); zion buelta (5); zioten buelta (7); zioten buelta partidari (3); zuen buelta (8); zuen partidari buelta (4)
bueltak eman (17); bueltak eman eta (5); bueltak eman zizkion (3); bueltak emanez (7); bueltak ematea (5); bueltak emateko (4); bueltak ematen (49); bueltak ematen ditu (3); bueltak ematen eta (3); bueltak ematen hasi (7); bueltak ematen jardun (3); bueltak ematen zituen (3); bueltak eta (13); bueltak eta bueltak (11); bueltak hartu (3); buruan bueltak (6); buruan bueltak eta (3); buruari bueltak (19); buruari bueltak eman (3); buruari bueltak ematen (11); eta bueltak (18); eta bueltak eman (3); eta bueltak ematen (7); horri bueltak (5); jira bueltak (3); jira eta bueltak (3); mendiari bueltak (3)
bueltako bidaia (6); bueltako bidaian (3); bueltako bidea (7); bueltako bidea hartu (3); bueltako bidean (10); bueltako partidan (3); eta bueltako (5); galdetu nion bueltako (3); nion bueltako (3); nion bueltako bidean (3)
eta bueltakoan (5)
atzera bueltan (4); baina bueltan (4); baten bueltan (16); batetik bueltan (9); batzuen bueltan (3); berriro bueltan (3); bigarren bueltan (6); bisitatik bueltan (3)
bueltan abiatu (3); bueltan bizi (3); bueltan bueltan (4); bueltan da (5); bueltan dabil (3); bueltan dira (7); bueltan egiten (3); bueltan ekarri (7); bueltan ekartzeko (3); bueltan eraman (8); bueltan eraman behar (3); bueltan eramango (3); bueltan erredakzioa (3); bueltan eta (7); bueltan etorri (17); bueltan etorri eta (4); bueltan etorri naiz (3); bueltan etortzen (7); bueltan etxera (7); bueltan ez (4); bueltan ginen (3); bueltan ibili (9); bueltan izan (6); bueltan izango (5); bueltan izango zen (3); bueltan jartzen (3); bueltan nahi (3); bueltan zen (3); bueltan zetorrela (9); bueltan zetorren (4); bueltan zetozela (7); bueltan zetozen (4); bueltan zeuden (4); bueltan zihoazen (3); bueltan zirela (3); bueltan ziren (4)
da bueltan (3); dator bueltan (4); dira bueltan (5); dolarren bueltan (5); dolarren bueltan ibili (3); egitetik bueltan (3); egunaren bueltan (3); eskolatik bueltan (6); espetxetik bueltan (5); eta bueltan (14); eta handik bueltan (3); etxean bueltan (3); etxera bueltan (32); etxera bueltan zihoazen (3); etxerako bueltan (10); euroren bueltan (7); euskal herrira bueltan (4); gabe bueltan (3); gerri bueltan (9); gutxiren bueltan (4); hamar urteren bueltan (7); handik bueltan (23); haren bueltan (3); hauteskundeen bigarren bueltan (3); herrira bueltan (7); horien bueltan (3); horren bueltan (3); hotelera bueltan (3); kapelaren bueltan (3); komunetik bueltan (7); lanetik bueltan (7); lepo bueltan (8); lepoaren bueltan (13); mahai baten bueltan (4); mahaiaren bueltan (8); mendearen bueltan (3); milioi euroren bueltan (5); oporretatik bueltan (17); orain bueltan (3); tabernatik bueltan (3); urteen bueltan (4); urteren bueltan (23); zen bueltan (6); ziren bueltan (3)
atzera bueltarik (121); atzera bueltarik ez (29); atzera bueltarik gabea (4); atzera bueltarik gabeko (8); atzera bueltarik izan (7); atzera bueltarik izango (6); beste bueltarik (3); bueltarik eman (13); bueltarik eman gabe (3); bueltarik ez (38); bueltarik ez duela (4); bueltarik ez duen (5); bueltarik ez duten (9); bueltarik ez izatea (3); bueltarik gabea (5); bueltarik gabeko (13); bueltarik izan (8); bueltarik izan ez (7); bueltarik izango (7); dago atzera bueltarik (12); dago bueltarik (4); dauka atzera bueltarik (4); dauka bueltarik (3); du atzera bueltarik (17); du bueltarik (9); duela atzera bueltarik (11); egoerak atzera bueltarik (4); eta atzera bueltarik (8); eta bueltarik (3); ez dago bueltarik (4); ez dauka bueltarik (3); ez du bueltarik (9); prozesuak atzera bueltarik (6); zegoen atzera bueltarik (5); zuen atzera bueltarik (5)