Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
brusol iz brankako masta sartzeko ohola zuloduna.
Brusola duk -esan zuen, ontzi bizkarrak masta bertan sartzeko egina zuen zulo biribila erakusten zigularik-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.
Bada, bizkar nagusiko brusola, huraxe zegoen amore emanda, haizeak halako astinduak eman zizkion-eta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.
Brusolean lau ziri sartu eta beheko haga geldi geratuko duk -esan zuen ontziburuak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.
Aizkora jasota masta nagusia eraistean hutsik utzitako brusol zulora egin zuen, alegia, lehenago Joanes agertu zen hartara. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 378. orr.