Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
brusadun izond/iz brusa daramana.
Baziren han dendari txukun-txukunak, ortuzain brusadunak, zamaketari zikinduak, zamarra koipez lohi zutenak sorbaldan garraiatutako elikagai kargarengatik, gizagaixo zarpailtsuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Elkarri joka ari dituk hor barruan -esaten zuen brusadunak, basoa zinkaren gainean jarri eta ahoa esku gainaz garbituta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.
Batzuetan, zarata hain handia zen, ezen Rosek, bere moteltasunean, brusadunen bati barran baso bat ardo ateratzen ari zitzaiola, burua biratzen baitzuen larriturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.