Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herenegun ardi-larruz janzten zen; kaiku edo brusa bat soinean zuela ikusiko zenuen atzo; gaur txandal batekin dabil. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.
Brusa barruko xixkuak eragina da bular-sabeletako beroa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.
Mathilderen brusa bat hartu zuen Norak aulki baten bizkarretik, sukaldera jaitsi eta han izurtzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.
Emakumeak esku bat sartu zuen brusa barrenean eta bularretako bati eragin zion gora eta behera, gora eta behera, lizuna baino gehiago komikoa zen mugimendu batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 223. orr.
Uniformearen ordez, brusa soil bat zeraman jantzirik, mujiken gerriko tradizionala, galtza zabalak, eta bota altuak, belaunpean estutuak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Jules jauna izenekoak, eskuak zaindu zituen, brusa garbiak eta belusezko txanoa baino ez zituen jantzi. txapelik ez buruan, brusa urratua, galtza jario eta alkandora bistan, zazpi urteko barrabas baten narraskerian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.
Ez dut brusa grisik nahi, ez dut gehiago fitxatu nahi, ez dut gehiago nire makina martxan jarri nahi. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 43. orr.
Itxura dotorekoa zen, kapela zabala buruan, kleraz estalia, brusa urdina soinean, eta tapizeriazko lepokoa idunaren inguruan, uhalez eutsirik, fardelek irrist egin ez zezaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.
Agureak toxa bat eta tabakoa biltzeko papera atera zituen brusaren barneko patrikatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 183. orr.
Quenu txikiaren galtza motzak zuloz beteak zeuden, eta litsak zerizkien haren brusen mahukei. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Mathilderen brusa bat hartu zuen Norak aulki baten biz-karretik, sukaldera jaitsi eta han izurtzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.
Emakumea besokoa lotzen hasi zen, baldar eta urduri, falta zitzaion besoko brusa-mahuka laburrean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 76. orr.
Nini urdin ilunez zegoen jantzita, beti bezala, eta panazko gona urdin ilun bat eta kolore bereko brusa bat zeuzkan soinean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
Ezpainak pintatuta eramaten zituen eta kortxozko takoi altuak, brusa eta belauna agerian uzten zuen gona, eta oinetan galtzerdi motzak, nireak bezalakoak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.