Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

brotxa 1 iz kirten baten muturrean itsasten den ile edo zuntz sorta batez osaturiko tresna, gainalde aski handi batean pintura edo antzeko gairen bat hedatzeko erabiltzen dena.

Brotxa latza eskuan hartuta, etxeak margotuko zituen edo antzerki konpainia baterako eszenografia egingo.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 14. orr.

Gero, bere ogibidea aspaldi menperatzen duenak bezala [...] brotxa pintura zuritan blaitu, bere zurdek pintura aski zurrupa dezaten utzi, eta horma zuria pintura geruza berriekin areago zuritzen hasi dira, zuria zuriaren gainean, ezereza ezabatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.

Baldekada bat kare eta brotxa bat hartuta, idatzia ezabatzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.

Goi-goian, zerutik zintzilik, esku bat ageri zen brotxa bati eragiten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.

Arkume-odolez- betetako potean brotxa bat sartu, ondo eragin, eta izar gorri bat pintatu nuen atean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

2 (bizarra egitekoa)

Xaboia masailetan hedatzeko brotxa faltan izango du Olivierrek. Petatean ekarri ez zuen bizarra egiteko brotxa erosteaz gain, gela bat hartu zuen alokairuan hiriaren hegoaldean, moiletatik gertu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 22. orr.

'Bizarxafla erabili didazu, Andoni!' esaten zidan aitak, bere bizar labanaren kamutsaz ohartuta, ispiluari begira masailak brotxa aparrez bete ondoren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus