Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

broma 1 iz txantxa, arraileria.

Txantxak eta bromak ugari, baina adiskidetasun giroan.  Berria - Kirola   2004-02-15

Hamar bat segundo kosta zitzaien broma ulertzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Broma bada, esaidazu behingoan; ez du batere graziarik eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.

-Broma izango duk, ezta?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 75. orr.

Ez, motel, ez haiz oraingoz hilko, broma bat zuan, ondo bizirik hago!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Ez da broma, ez, Santiago Jaunak salatzen duen delinkuentzia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.

Orduan konturatu ginen ez zela broma.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Broma dirudi, baina Espainiako Gobernuarentzat errazagoa da Iraketik tropak erretiratzea Montjuiceko gaztelua uztea baino.  Berria - Harian   2006-03-26

Garai hartan, jatorduetan broma gutxi.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Nire erlojuarekin bromarik ez, mesedez.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Bistan da ez dela brometarako une egokia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 71. orr.

Tolosako inguruak ez daude brometarako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Ez zen bromatarako kontua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 85. orr.

Horrelako bromak ez zaizkidak batere gustatzen!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.

Lehenago ez zizkigun gisako bromak onartzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Irribarrez, alai, ahalegin hura bromatakoa izan balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

Erdi bromazko erronka bota zion baserritarrak, leuntze aldera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Bromatzat hartu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 140. orr.

2 (izenondoekin)

«Espainian botere banaketaren gaia broma hutsa da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Boris Merkinek, Estherren aitak, broma handi bat balitz bezala hitz egiten zuen hartaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

Broma larriak haien gazte denboretakoak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.

Broma tonto bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 98. orr.

Lasai gizona... broma bat izan da... broma txar bat...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Barka iezadazu, adiskide, broma hits hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 202. orr.

Alderdi guztiak, baikorrak nahiz ezkorrak -Rossetti deitzea esaterako; zaila dirudien arren, zergatik ez hartu broma maitekor bat bezala-, oso esanguratsuak ez zirelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

Halako broma makabrorik!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.

Biak mozorrotuko ziren eta ikaragarri broma xelebrea egingo zieten arizmenditarrei.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Broma giroan elkarren imitazioak ere egin izan dituzte jendaurrean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.

Broma tonua baliatuko zitzaidalakoan egin nuen galdera, baina nahiko urduri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Honek broma-tonuan esan zien lagunei: "Hara! Santu guztiei egin diezue dei eta, ikusten duzuenez, ez zaizue inor etorri laguntzera".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

Partidaren hasierako haren iruzkinei broma kutsua bazerien ere, marmar pentsatiek eta esku igurtzi kezkatuek hartu zuten laster irribarre ironiatsuaren lekua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.

Ze broma klase da hau?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 124. orr.

Ez da broma-kontua Gerra Kontseilura pasatzea!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 133. orr.

4 broman

Eta Frantziskogana itzulirik, honela esan zioten erdi broman: "Anaiok, zuen limosnetatik eman beharko diguzue, ezin baitugu erostekorik aurkitu!"  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.

Ni broman ari nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Eta Elgetak batzuetan, erdi broman, kantu berri bat ikasitakoan: "Ederki pagatua diat hau!" Eta Epelarreri gomendioa: "Utzi zak pieza hori, horrek ez dik balio, ikastak hau, hau betirako pieza duk...!".  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 38. orr.

Hona kanta ezagun baten pasartea, broman hasteko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 196. orr.

Elkarrekin alde egingo zutela erabaki genian broman hasieran eta serioago gero, ez baitziren agertzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 165. orr.

5 brometan (ETCn 378 agerraldi; orobat bromatan ETCn 98 agerraldi, eta broman ETCn 71 agerraldi)

Brometan esaten nion neure managerra zela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 347. orr.

-Bazekiat brometan ari haizela...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.

Erdi brometan hasi ginen, inoiz inori kontatu ez diogun zerbait elkarri kontatzeko tratu txoro batekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.

Erdi serio, erdi brometan, herri jolasak prestatu genituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

-Bazekiat brometan ari haizela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.

Bromatan ari zela iruditu zitzaidan. hitza xalagardatuz erdikantari sartu dela hemengoen otordu haundira, bromatan bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 187. orr.

"Nahi baduzu bizikletan eramango zaitut", esan nion broman.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Ez dakit broman ala benetan ari den baina, gezurretan zein egiatan, ziniko hutsa iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

6 broma(k) egin

Mutur ederrak jartzen dizkizute broma bat egin ezkero!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 70. orr.

Broma egiten zuenean ere ez zuen aurpegia aldatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 375. orr.

Beharbada bere zerraldoaren kontra koroa bat jarriko zuela esaten zuen eta bromak egiten zituzten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 67. orr.

Berriz ere kotxean, umore onera itzuli zen eta bromak egiten zizkion Jean Clauderi, berarekin ez zenean zer andre klaserekin ibiltzen ote zen eta abar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.

Ez zirudien oso egoera larria, eta, denbora aurrera, nire kide guztiek elkarri bromak egiteari ekin zioten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Orain berak egiten dizkit bromak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

Ez zituzten zure aitzakiak aintzat hartu, ez zizuten nonbait sinetsi eta broma gaiztoak eginez aritu zitzaizkizun, emakumeren baten deia jaso zenuen errezelotan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.

Gladysek -klubeko kiderik adintsuena da, laurogei urte ditu-broma egin dit nire oinaren mugimendua zela-eta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 428. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

broma bat (23); broma batekin (3); broma baten (4); broma da (5); broma gutxi (3); broma zela (3); bromak egiten (4); broman ari (3); bromaren bat (4); bromaren bat (4); bromarik ez (5); da broma (12); dena broma (4); erdi broman (3); eta broma (5); eta bromak (4); ez da broma (12); merezi broma (3); merezi broma da (3); zenuen merezi broma (3); zuen broma (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus