Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
brokoli iz aza mota, azalorearenak bezalako sorta haragitsu berdeak dituena.
Tomatea, brokolia, azalorea, orburua, artoa... dena pikutara. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Etxe ondoan duen baratzeko azei eta brokoliei begiratu besterik ez dago ongarri onarekin eta arreta egokiarekin lor daitekeena ikusteko. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Zein bere platerean arrautza frijituak berakatzarekin, txahal-txuletak, patata frijituak eta brokolia jaten ari zen bitartean, Herfek motoredun txalupa baten pop, pop, pop urruna entzun bide zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Jabi ahoratutako brokolia ezin xehatu geratu zen, zurbil. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 114. orr.