Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begi batez kotizazioen pantailei begira eta besteaz futbol-partidari begira ari omen ziren broker urduriak burtsan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 223. orr.
Brokerek duten informazio piloak, ia guztientzat berdina denak, animalia talde baten antzeko jokabideak hartzera bideratzen dituzte, eta ondorioz, gorabeherak ez omen dira aleatorioak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.
Sei hilabete bizi izan zen bera burtsan lan egiten zuen broker batekin eta ez zuen ezagutu ere egiten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.
Mugimendu horien protagonista nagusiak ez dira edozein ordenagailutatik operatzen duten broker txikiak, edo inbertsore partikularrak [...], inbertsio eta pentsio funtsak dira aktore printzipalak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.
Giputz kalamidade hau beti dabil finantza-brokerrarena egiten eta nik dakidala garagardo-banatzailea baino ez da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.