Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
brokatu2, broka, brokatzen da/du ad ipar mukuru bete.
Trinketa jendez brokatua, partida oraino hastekoa eta jadanik dena ziztuz eta oihuz betea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 34. orr.
Jendez brokatua haatik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.
Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.
Kostaldeko bideak auto, kamiun eta bestez brokatuak, kasik ezin ibilian askotan. Herria 2001-11-15
Euskararen matematika: ez da inguruko mintzairak bezala lege bereziz eta aditza irregularez brokatua. Herria 2001-07-05