Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
brokatu1 iz zetazko tela fina, urrezko edo zilarrezko hariz apaindua.
Errezelen eta ate-oihalen brokatuak, izur bikain-bikainekoak, gorrindolez koloreztaturik zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.
Gazteluko dama erromantikoen brokatuzko soinekoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.
Lehenengo jantzi horren azpian, brokatuzko gona dirdaitsuak, zetazko galtzen estalgarri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
Bere jaka botoi bakarrekoa zen; laukiekiko txalekoa zuen eta, txakur-buru batez apaindutako iskilinba bat ere, brokatuzko gorbatan iltzaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.