Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

brodatu (ETCn 773 agerraldi; orobat bordatu ETCn 228 agerraldi), broda(tu), brodatzen 1 du ad ehun edo oihal batean josketa apaingarria egin.

Emazteek orduak lisatzen eta bazkari apailatzen nahiz bastatzen, azpiltzen, josten, mahai oihal brodatzen edo trikotatzen pasatzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Beti etxean dagoen ama bat, mahai-zapiak brodatzen dituena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 155. orr.

Tabako-zorrotxo bat ere bazegoen pipen artean, posta-geltoki batean txoratzeko punturaino maitemindu zitzaion kondesa batek brodatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

Bigungarriak zaldun baten irudia zeukan artilez brodaturik, kalamukian brodatzen diren zaldun guztien tankera berekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.

Dotorezia finez jarraitu zuen "Katherine" hitza, muturretako batean ageri baitzen gurutze-letraz brodaturik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 106. orr.

Kolore biziko jantziak erabiltzen zituen, eta urre kolorez brodatutako gorbatak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Andres arratsaldez joaten zenean, brodatzeko armazoia magalean zuela aurkitzen zuen Lulu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Printzesak atorra luze holandarra dauka jantzita, gorri-kolorea, eskumuturretan lore batzuk [...] urre hariz brodatuak dituela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 203. orr.

Zabarki brodatutako bost puntako izar bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Musuzapiak izena zuen brodatua, Marie Rogêt.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.

Espero izatekoa zenaz bestera, ez dago brodatuzko imitazio-lanik, ezta urmargoz era kaskarrean gauzatutako Vermonteko paisaia elurtuen irudirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nik jeansak neramatzan, bai galtzak, bai alkandora, bularrean arrosa brodatu batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.

Mandar brodatuak eta kanpai-formako gonak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

Uniformearen besagaineko SD hizki brodatuek distira makurra zabaldu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 197. orr.

Zaldiaren estalki brodatuak laranja-kolore bizi-biziko eguzki baten irudia zuen, oso molde zaharrekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Haren eskutxo meheak zerbait utzi zuen berehala mahai gainean, eta ertz brodatuekiko zapi batistazkoa estutu zuen gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Frantxua han zen, zutik, sei urte zituela, bere ile beltz kixkulatuekin, arropa zuri brodatuaz apaindua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Puntu egiteari ere ez zion utzi: batzuetan galtzerdi pare bat, jaka bat hurrengoan; brodaturen bat egiten zuen bestela sarean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

Brodatuak egiten zituen tulean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Bazuan emakume bat oso apaina, dotore-dotore jantzirik, farfail, brodatu eta guzti, deabruak zekik zer ez zeukan aldean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Azkenik, tatariarrak, oinak txirikorda alaiez apainduriko botekin babestuak eta bularraldeak brodatuez josiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Dukearen jakak urrezko eta zilarrezko brodatuak zituen, zetazkoak eta atxabitxizkoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona, eta brodatuekiko blusa zuria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Gure ama-amonek esku bizi zoliak zituzten, jostun eta sukaldari trebe ziren eskuok, batzuk are piano-jole, urmargoz pintatzaile, brodatu-egile, ile-txirikordatzaile.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Ni ama ikustera etorri eta bera han egonen litzateke, beti bare, bere brodatu-lanarekin, erabatean beltzez jantzita, eta aholku onak emanen lizkidake!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 155. orr.

· Brusako broda-lanak igurtzi zituen Norak hatz-mamiez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.

4 irud/hed

Kantua brodatzen dute finezia haundi batekin.  Herria   2001-10-25

Miren Azkarate Kultura sailburu eta euskaltzainari zoakion [...] urrezko medaila eman aitzin laudoriozko hitzaldia brodatzea: asma zitekeen eskuairearekin egin baitu Andere Sailburuak bere lana.  Herria   2005-06-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

brodatu eta (6); brodatzen ari nintzen (3); urrez brodatutako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus