Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutil koxkorrak goxokia hartu eta brixt! etxe barrura ezkutatu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.
Gizon txikiak salto egin zuen bere belarriaren ertzera, bere ileekin pixka bat jolastu, xuxurlo bat, brixt! alde egin zuen eta atearen alboan azaldu. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.
Utzi zituzten libro balire bezala beren proiektuaren sudurra kanporatu arte eta brixt, ez bat ez bi, gau batez joan ziren Xantiren etxeraino. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.
Nahiz autoak brixt segitu zuen, segur nintzen Magali zela! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.
Baina non gutxiena uste, hantxe erbiak brixt. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.