Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere betaurreko uztai-doratuen bristada. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 324. orr.
Bere bulegoa bezain distiratsua, batetik, Idazlea erudito handia baitzen, eta bazekielako bere hitzari bristada eta txinparta ateratzen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 88. orr.
Altzairu-itxurako atzaparren bristada bat izan zen, eta Malfoyk garrasi zolia egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.
Haren begietan zalantzazko bristada bat ikusten zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 15. orr.
Behin bristada batzuk sumatu nituen ziega batetik, hegazkinetarantz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.
Gero hostaila beroaren usaina sumatzen eta freskura bat-batekoa larmintzean; oinaztargien bristadak, baina ur-erauntsia ozenago ostotsa baino. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.
Leihorantz jiratu zuen burua; eguzkiaren bristadek zipriztintzen zituzten gelako zirrikituak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 70. orr.
Bost segundoro, bristada gorri birena nahasten zuen urak hamabost metro beherago. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.
Kate luze ugari goitik behera zetorren elkarren ondoan, bristada gorriz ñabartua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Urte batzuk doi bete orduko, begietako bristada nabarmenarengatik berezi zen bere neba-ahizpengandik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.
Purpura-koloreko kealdiak botatzen zituen bristada itsugarri bakoitzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.
Olaxtek kasko beltzean islatzen dituzten bristada dardaratietan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.
Galtzeta-burdinei briztadak atereaz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.
Hurrenez hurren piztu ziren sabaikoak, bristada egin zuten harilkatzen ari ziren motorren kobrean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.
Ile beltzak egiten duen bristada, bai, horretaz pentsatu behar dut gau osoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 68. orr.
Goizeko hirurak eta hamalauko Lapsus Tempo delakoak bristadan iratzarrarazi ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 18. orr.
Senarren loa ebakitzen dute bristadan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 152. orr.