Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kandelen argia dardarka ari da indarrik gabe: jardinean, zuhaitzen artean, egunsentia iragartzen duen brisara dabil. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 200. orr.
Arriskua izaten da, gure itsas aldetik brisara baino zer edo zer gehiagoko haize-boladaren bat hasten denean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.
Bere gainean toldo bat eraiki dute, brisak leunki zapart eginarazten duena, errege-zutoihalarekin konpasean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.
Haizeak intseguru aldakor ukitutto bat duela, presioak ezinegon urdurixkoa hartu duela, itsasoak brisara umela inguratzen digula. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.
Betor, brisara usaintsuok, betor Ceylan gainera zuen kemena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 163. orr.
Izeiari ere, palmondoari bezalaxe, gustatzen zaio hareaz nahastutako eta halaxe egindako lurra bere zainentzako: baita itsas-brisara eta gesala ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.