Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Gau guztia pasatu zuela, bada!, ni bere brinkoekin izutzen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.
Non daude orain zure izkirimiriak, zure brinkoak, zure kantak, zure ateraldi jostagarri, mahaia algara-orroaka jartzeko gai zirenak? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.
1582an, deliberatu eta erabaki zuten, urriaren 4ko gauerditik, brinko haundi luze bat ematea, urriaren 15 goizerainokoa justu: hamar egun pasa behar zituzten salto batean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 406. orr.
Trena jauzi eta brinko etorri zen ibilbidearen bihurguneetan eta balantzaka tarte zuzenetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.
Sutzar sakratuen egunetako bat, kea eta beroa medio, salto eta brinko gainetik eginez, lurrunez purifikatzeko suegunetako bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Pozik gainezka balira bezala hasten ziren salto eta brinko, bazter guztiak endredatu beharrean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Brinkoan altxatu nuen eta karelaren gainean bermatu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.
Neskak, brinkoan altxatu, egongela arineketan zeharkatu eta bainugelarantz egin zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.
Gure guztion gainera egin zuen brinko, eta ahal zuen guztia miazkatu zigun. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.
eta brinko (5); salto eta brinko (3)