Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harribitxirik ere bazegoen kutxan, eta luma zuriz zein gorriz apaindutako maskarak, brillantez jositako harrizko idoloak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 224. orr.
Cadinek Montreuileko lorezain handien alabak ikusten zituen, beren arrosen erdian etorriak, eta txunditurik geratzen zen haien brillante eta Valencienneseko farfailei begira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Galipota belztuta dago euriaren eraginez, dena brillantea bihurtu da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.
Bere kapela koipetsu brillantea bakarrik zeukan agerian. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.
Literatura unibertsaleko idazlerik brillanteenetakoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 118. orr.
Literatura unibertsaleko esaldirik brillanteenak irakurtzen ibil naiteke agian eta ez ditut behar bezala estimatzen, oinak hotz ditudalako. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 95. orr.
Txaplik apurtu zuen mutualdia, ohi zuen gisan, galdera brillante batekin: [...]. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 122. orr.
Berehala ohartu zen matematikak milaka urte dituela eta alferrik ari zela gogoeta horretan, Kristo aurreko greziar batek egin zuela gogoeta hori, askozaz modu brillanteagoan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 28. orr.
Giulianiren azken ideia brillantea: bezeroek dantza egiterik izanen badute, kabaret lizentzia eduki beharko du taberna horrek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.